Aste honetan Donezteben bi geldialdi egin ditu ADONA Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen unitate ibiltariak Donezteben, eta astelehen arratsaldean Leitzara joanen da, 17:00etatik 20:30era. Odola emateko ezinbestekoa da hitzordua hartzea.
Abenduaren 3an hitzaldia emanen du Beñat Zintzo-Garmendiak eta abenduaren 6tik otsailaren 6ra bitarte argazki erakusketa eginen dute.
Gaur, ortziralean eta heldu den asteartean, ilbeltzaren 4an, 7an eta 11n, odola emateko ADONAren unitate ibiltaria Doneztebeko Osasun Zentroan izanen da. Gaur eta heldu den asteartean arratsaldez ariko dira eta ortziralean goizez. Odola emateko aitzinetik hitzordua hartu beharko da. Ondoko asteetan Leitzara, Elizondora eta Goizuetara ere hurbilduko da unitate ibiltaria.