Miguel Angel Imizkoz izanen da hizlaria 18:00etan hasita Harriondoan. Lesakako Beti Gazte elkarteak adimen artifizialak medikuntzan dituen erabilpenei buruzko hitzaldi antolatu du larunbaterako. Hitzaldia 18:00etan izanen da Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Miguel Angel Imizkoz Zubigarai kardiologoak emanen du.
Andoni Egaña eta Ane Zuazubiskar ariko dira kantari Basurde elkartean.
Larunbatetan eta igandetan egonen da ikusgai erakusketa 16:00etatik 20:00etara.
Kultur etxean eta liburutegian ikusgai izanen da azaroaren 3tik abenduaren 2ea eta Liburu bat eginen dut tailerra ere eginen dute azaroaren 17an.
Araitz, Areso, Betelu eta Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak antolatuta, azaroaren 20an eta abenduaren 18an patinaje saio bana egingo dute Areson. Azaroko jardunaldirako azaroaren 17a baino lehen eman beharko da izena eta abenduko saioan parte hartzeko abenduaren 15erako.