Malerreka Motorsport taldeak antolatuta, bihar, larunbatean, eginen da Malerrekako rallysprintaren bosgarren edizioa. Nafarroako Rally Txapelketarako proba puntuagarria izanen da, baita Nafarroako junior mailako rally txapelketarako ere. 52 autok parte hartuko dute, tartean, eskualdeko hainbatek –ikusi hemen parte-hartzaileen zerrenda–. Lasterketa dela eta, errepidean mozketak eginen dituzte gaur eta bihar.
Azaroaren 6an Donamariako erabilera anitzeko gelan izanen da Letrekin Dantzan ikuskizuna 17:00etan, Haizea Loira musikoterapeutaren eskutik. Haurrentzako ipuinak kontatuko ditu bertan dantza eta abestiez lagunduta. Malerrekako Mankomunitateak, Donamariako Udalak eta Pacto de Estado contra la violencia de género ekimenak antolatu dute ikuskizuna.
Euskarabideak, Nafarroako Gobernuak eta udalak antolatua, azaroaren 6an 18:00etan Ezkurrako ludotekan aurkeztuko dute antzerkia. Gazte eta helduei zuzendutako maitasun eta umorezko komedia da eta 50 minutuko iraupena du.
Baztango hainbat musika taldek elkarlanean ibilbide berria abiatu dute. Bertzeak bertze, Elbeteko garai bateko zapatillera lantegia hartu dute errentan, entseguak egiteko. Joan den asteburuan egin zuten lehenbiziko aurkezpena Elizondoko gaztetxean eta asteburu honetan, zapatilleran bertan izanen dira kontzertuak. Espazioa ezagutarazteko bi musika talderen kontzertua antolatu dute.
Palabra de árbol bere azken liburua aurkeztuko du aspaldian Parisen bizi den Francisco Javier Irazoki Zoki idazle lesakarrak larunbatean Lesakan. Harriondoa Kultur Etxean izanen da aurkezpena 18:30ean. Miguel Rodriguez Iantzi Zaza lagun izanen du aurkezpenean.
Gaur, azaroaren 6an, aurkeztuko du Estitxuk bere azken diskoa sorterrian, Beran: Isilik daude harriak. Arrazoi politiko, sozial, erlijioso edo moralengatik XX. mendean zentsuratuak izan diren hainbat kanta bildu eta moldatu ditu beratarrak. Disko horretako aurrerapena da kanta hau: Ehiza zakurra.
Larunbatetan eta igandetan egonen da ikusgai erakusketa 16:00etatik 20:00etara.
Kultur etxean eta liburutegian ikusgai izanen da azaroaren 3tik abenduaren 2ea eta Liburu bat eginen dut tailerra ere eginen dute azaroaren 17an.