Hilabetero bezala, hilaren azken larunbatean Merkatu ttikia eginen dute Lesakako Plaza Zaharra inguruan urriaren 30eko goizean, 10:00etatik 14:00etara. Lesakako Udalak komertzio, artisau eta ekoizleekin batera antolatutako ekimena da merkatua, eta segurtasun neurriak hartuta, bertako ekoizle eta produktuak ezagutzeko aukera ederra izanen da.
Lesakako udalaren eta Lagunekin jolasean elkartearen eskutik Gau Beltza ospatuko dute lehen aldiz urriaren 31n Lesakan. Igandean 17:00etatik 18:30era, Harriondoa kultur etxean haurrentzako tailerrak izanen dituzte eta 18:30ean txokolatea banatuko dute. 19:00etan Harrizkoak ipuin kontaketa eginen dute.
Larunbatean 20:00etan hasita Harriondoa kultur etxean, Bira Nafarroan Barna programaren barrenean.
Le cas Martin Ciche antzezlana emanen dute urriaren 30ean, larunbatean 21:00etan Larreko kultur gunean. Denei edekitako emanaldia izanen da, Senpereko Herriko Etxeko kultur zerbitzuak, Senpereko Kultura eta Ondarea elkartearekin batera antolatua. Sartzea 16 euro ordaindu beharko dute nagusiek eta 10 euro, hemezortzi urtez beheitikoek. Euskal Herriko Turismo Bulegoan egin daiteke erreserba.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke posta elektroniko bidez. Lehiaketan edonork har dezake parte. Gaia librea den arren, sari berezia izanen du kirol argazki onenak. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake eta argazkiak koloretakoak zein zuri beltzean izan daitezke. JPG formatuan eta gehienez ere 1.200 pixeleko luzeera izanen dute.
Urriaren 13tik 30era ikusgai izanen da eta urriaren 16an antzezlan bat ere eskainiko dute.
Larunbatetan eta igandetan egonen da ikusgai erakusketa 16:00etatik 20:00etara.
Telefono mugikorraren erabilerari buruzko ikastaroa antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Urriaren 19tik azaroaren 4ra eginen dute Harriondoan, astearte eta ortzegunetan 10:00etatik 12:00etara. Erretiratuen egoitzan eman behar da izena.
Sarean euskaraz programaren barrenean emanen dute ikastaroa eta Oier Fuentes izanen da zuzendaria.