Ortziralean 19:00etan kultur etxean hasiko den emanaldiaren ondotik, Iurretako dantzariek solasaldia eskainiko dute Gure Txokoa elkarteak, Kultur Batzordearen eta udalaren laguntzarekin antolatua, Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna (Bideografik, 2020) dokumentala ikusgai izanen da urriaren 1ean, ortziralean, 19:00etan Berako kultur etxean. Berdintasun Ministeriotik jasotako kredituen kontura finantzatutako ekitaldia da, Berdintasunaren Estatu Idazkaritzako Genero Indarkeriaren kontrako Itunaren baitan. Dokumentalaren ondotik, Iurretako dantzariek solasaldia eskainiko dute.
Aspace Nafarroaren 50. urteurrena dela eta, Berako kultur etxean argazki erakusketa antolatu du Berako Uxane zentroak. Erakusketa irailaren 20tik urriak 3ra egunero irekia egonen da 10:00etatik 13:00etara.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke posta elektroniko bidez. Lehiaketan edonork har dezake parte. Gaia librea den arren, sari berezia izanen du kirol argazki onenak. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake eta argazkiak koloretakoak zein zuri beltzean izan daitezke. JPG formatuan eta gehienez ere 1.200 pixeleko luzeera izanen dute.
Gani Mirzo kurduak musika emanaldia eskainiko du ortziralean eta Mielotxin taldearen musika eta dantza proiektua aurkeztuko dute larunbatean, Kurdistango Mirzo Music Fundazioaren alde.
Monasteriora eta errotara bisitak, solasaldiak eta bertze hainbertze ekitaldi ere izanen dira asteburuan