Irailaren 26an 18:00etan aurtengo Udako Zikloaren azken ekitaldia eginen dute Lesakako Plaza Zaharrean
Bertso saioa antolatu dute igande honetan, irailaren 26an, Leitzako Atekabeltz gaztetxean. Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi leitzarrekin batera, Julen Zelaieta beratarra eta Eneko Lazkoz etxarriarra ariko dira.
Herriko dantzarien saioa larunbatean eta gazta lehiaketa Ruper Ordorikaren kontzertua igandean
Larrosak nere sahatsen azpian erakusketa zabaltzeko emanaldia izanen dute larunbat arratsaldean komentuan, K kolektiboaren eskutik.
Aspace Nafarroaren 50. urteurrena dela eta, Berako kultur etxean argazki erakusketa antolatu du Berako Uxane zentroak. Erakusketa irailaren 20tik urriak 3ra egunero irekia egonen da 10:00etatik 13:00etara.
Intsektu hau munduko 100 espezie inbaditzaile kaltegarrienen zerrendan sartua dago eta jardunaldi hau gai honekin interesa duten beratarrei zuzendua da. Hitzordua heldu den asteazkenean finkatu dute, hilak 29, Berako kultur etxean, 19:00etatik 20:00etara.