Udalak antolatuta, bertsoez gozatzeko aukera izanen dute hilabete hondarrean Zubietan. Abuztuaren 29an, igandean, dute hitzordua, 12:00etan herriko plazan. Julio Sotok, Maialen Lujanbiok eta Iker Zubeldiak Ander Fuentes Itturrik paratutako gaiei erantzun beharko diete.
Su-Hatsa erakusketa poetiko-artistikoa Senpereko Larraldean dago ikusgai. Igandea izanen da erakusketaren azken eguna, eta poesia tailer batekin bukatuko dute.
II. Udako Zikloaren baitan, Hurih eta Bi Zaldi taldeen kontzertuak izanen dira Alkaiagan abuztuaren 29an 19:30ean. Aforoa mugatua izanen da edukiera bete arte, eta segurtasun distantziak mantentzea eta maskararen erabilera beharrezkoak izanen dira.
Trigger biolontxelo bakarlari gipuzkoarrak kontzertua emanen du Elizondoko Txokoto tabernan abuztuaren 29an, 19:30ean.
Larunbatean 19:00etan eginen dute inaugurazioa eta abuztuaren 29ra arte egonen da Kultur Etxean Ignacio Larraren ‘Nire gurasoei omenaldia’ margo erakusketa ikusgai izanen da Berako kultur etxeko erakusgelan uztailaren 31tik abuztuaren 29ra, Berako Kultur Batzordeak eta Berako udalak antolatua. Inaugurazio ekitaldia larunbatean 19:00etan eginen da eta asteartetik igandera irekia egonen da (astelehenetan itxia), 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Igandetan eta besta egunetan arratsaldez itxiak egonen dira kultur etxeko ateak.
Maddi Irazoki, Unai Ruiz, Jone Taberna, Irantzu Pastor, Kemen Pumar eta Andrea Gouraud ikasle ohien eskutik, erakusketa Labiagako areto nagusian izanen da.
Herritarren izanen dute lehentasuna eta osasun departamentuak zehazturiko neurriak (musukoa jantzi, distantzia mantendu, kontzertuez gozatzeko aulkiak paratu) bete beharko dira.