Uztailaren 10ean herriko dantzariez gozatu ahal izanen dute goizuetarrek 19:00etan. Herriko plazan izanen da emanaldia, baina euria eginez gero eskolako frontoira mugituko dute. Musukoa eramatea derrigorrezkoa izanen da.
Daniel Jallais argazkilariak Atxuri Arte elkartearekin batera antolatu du erakusketa. Uztailaren 9tik 18ra ikusgai egonen da Keinu Taberna gelan, 10:00etatik 12:00etara goizetan eta eta 14:00etatik 18:00etara arratsaldez.
Uztailaren 10 eta 11n antolatu du Baztango Eskola Ekosozialak ikastaroa, «krisi multisistemikoari» buruzko hausnarketa espazio bat sortzeko eta «etorkizunerako aterabideetarako tresnak» eskaintzeko.