Labiaga ikastolako aretoko erakusketan 2011. urtetik hasita mundu zabalean animalia basatiei Elizondoko argazkilariak egindako argazkiak azalduko dituzte martxoaren 27tik maiatzaren 30era, asteburuetan
Larreko gela ortziraleko emanaldirako bete denez, larunbatean ere aurkeztuko du Artizar disko berria. Kalakan musika taldeak Artizar disko berria atera du eta horren aurkezpena eginen du Senpereko Larreko gelan, maiatzaren 21ean eta 22an. Ortziralean 18:30ean hasiko den kontzerturako 113 sarrerak agortu direnez, larunbatean ordu berean eskainiko dute bigarren kontzertua.