Auzolanean laguntzeko boluntarioak behar dituzte eta aitzinetik izena ematea beharrezkoa izanen da.
Eñaut eta Unai Agirreren emanaldia apirilaren 17an izanen da Linddurrenborda sagardotegiko bazkalondoan
Apirilaren 17an izanen da filmaren aurkezpena eta hizketaldia Leitzako Herri Aretoan, 18:00etan.
Asisko Urmenetak eta Helena Xuriok Sugarren Mende komiki liburua aurkeztuko dute Etxalarko Kultur Etxean apirilaren 17an, 18:00etan.
Udaletxeko Ganbaran ikusten ahalko dute goizuetarrek Mikel Zabalzaren inguruko dokumentala apirilaren 17an, larunbatean 19:00etan. Dokumentalaren egileak ere bertan egonen dira.
Apirilaren 17an 19:00etan emanen du taldeak kontzertua Lesakako Harriondoa kultur etxean.
Herrian Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleek ilustrazio eta ipuin lehiaketan parte hartzen ahal dute
Labiaga ikastolako aretoko erakusketan 2011. urtetik hasita mundu zabalean animalia basatiei Elizondoko argazkilariak egindako argazkiak azalduko dituzte martxoaren 27tik maiatzaren 30era, asteburuetan
Apirilaren 10ean eta 17an goizez emanen dute ikastaroa eta interesa dutenek aitzinetik izena eman beharko dute.
Apirilaren 10etik 25era bitarte ikusgai egonen da erakusketa Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Bertan, ikastolaren 50 urteak erakutsiko dituzte.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |