Bere azkeneko komikiaren aurkezpenekin aitzinera darrai idazleak eta Lesakako Harriondoa kultur etxean eginen du hurrengoa, ortziral honetan, apirilaren 16an 18:30ean. Eskualdeko bertze hainbat herritan ibili da dagoeneko Helena Xuriorekin batera haien liburua aurkezten; bertzeak bertze, Zugarramurdin, Arantzan eta Elizondon.
Ugarana emakumeen elkarteak antolatu du ortziralean kultur etxean, Ukitzen eta Neuro HTS elkarteen eskutik
Herrian Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleek ilustrazio eta ipuin lehiaketan parte hartzen ahal dute
Labiaga ikastolako aretoko erakusketan 2011. urtetik hasita mundu zabalean animalia basatiei Elizondoko argazkilariak egindako argazkiak azalduko dituzte martxoaren 27tik maiatzaren 30era, asteburuetan
Apirilaren 10ean eta 17an goizez emanen dute ikastaroa eta interesa dutenek aitzinetik izena eman beharko dute.
Apirilaren 10etik 25era bitarte ikusgai egonen da erakusketa Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Bertan, ikastolaren 50 urteak erakutsiko dituzte.
Otsondo Barride elkarteak antolatuta, Bizi Baratzea liburuko gaiak eta bertze hainbat kontu hizpide izanen dituzte ortzirale honetan, apirilaren 16an, 17:00etan, Amaiurko Herriko Ostatuan. Jendea baratzeko lanetan buru-belarri ari den sasoi honetarako hitzaldi interesgarria, dudarik gabe.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |