Leitzako irakurle taldeak Karmele Jaioren Aitaren etxea lana izanen du hizpide gaur. Herriko liburutegian bilduko dira 18:00etan eta liburua irakurrita dutenei parte hartzeko deia egin nahi izan diete.
Herrian Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleek ilustrazio eta ipuin lehiaketan parte hartzen ahal dute
Labiaga ikastolako aretoko erakusketan 2011. urtetik hasita mundu zabalean animalia basatiei Elizondoko argazkilariak egindako argazkiak azalduko dituzte martxoaren 27tik maiatzaren 30era, asteburuetan
Apirilaren 10ean eta 17an goizez emanen dute ikastaroa eta interesa dutenek aitzinetik izena eman beharko dute.
Apirilaren 10etik 25era bitarte ikusgai egonen da erakusketa Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Bertan, ikastolaren 50 urteak erakutsiko dituzte.
Otsondo Barride elkarteak antolatuta, Bizi Baratzea liburuko gaiak eta bertze hainbat kontu hizpide izanen dituzte ortzirale honetan, apirilaren 16an, 17:00etan, Amaiurko Herriko Ostatuan. Jendea baratzeko lanetan buru-belarri ari den sasoi honetarako hitzaldi interesgarria, dudarik gabe.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |