Larunbata, otsailak 27



08:00

Emakumearen Memoriaren Baratzean auzolanean ariko dira

Emakumearen Memoriaren Baratzea, Bortziriak Arantza | Besteak

Eguraldi ona iragarri dutela aprobetxatuz, aitzineko larunbatean bezala, auzolana egiteko deia zabaldu dute.

Emakumearen Memoriaren Baratzean auzolanean ariko dira Emakumearen Memoriaren Baratzea

Eguraldi ona iragarri dutela aprobetxatuz, aitzineko larunbatean bezala, auzolana egiteko deia zabaldu dute.


09:30

Goizuetako Arainburu mendi taldean Nekuko zubira

Artzanen, Leitzaldea Goizueta | Mendi ibilaldiak

Gehienez ere 36 lagunek parte hartu ahal izanen dute eta ostegunera bitarte apunta daitezke Goizuetako Arainburu mendi taldeak larunbat honetan, otsailaren 27an, Nekuko Zubira ateraldia antolatu du. Bi ordu eta bi ordu eta erdi arteko itzulia izanen da eta 09:30ean gelditu dira Artzanen. Herritarrentzako deialdia izanen da eta hamabiko taldeak eginen dituzte. Hiru gida izanen direnez, 36 lagunetara mugatuko dute. Parte hartzeko estankoan apuntatu behar da  otsailaren 25a, ostegunera arte, eta maskara eraman beharko da, segurtasun neurriak mantendu ezin direnean erabiltzeko. Hamaiketakoa norberak eraman beharko du.

Goizuetako Arainburu mendi taldean Nekuko zubira Artzanen

Gehienez ere 36 lagunek parte hartu ahal izanen dute eta ostegunera bitarte apunta daitezke

Goizuetako Arainburu mendi taldeak larunbat honetan, otsailaren 27an, Nekuko Zubira ateraldia antolatu du. Bi ordu eta bi ordu eta erdi arteko itzulia izanen da eta 09:30ean gelditu dira Artzanen. Herritarrentzako deialdia izanen da eta hamabiko taldeak eginen dituzte. Hiru gida izanen direnez, 36 lagunetara mugatuko dute. Parte hartzeko estankoan apuntatu behar da  otsailaren 25a, ostegunera arte, eta maskara eraman beharko da, segurtasun neurriak mantendu ezin direnean erabiltzeko. Hamaiketakoa norberak eraman beharko du.


18:00

Mairu antzerki tailerraren 'Iluntzen'

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Antzerkiak

Otsaileko azken larunbatean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean Mairu antzerki tailerrak ‘Iluntzen’ lanaren estreinaldia otsailaren 27an eginen du azkenean, otsaileko azken larunbatean 18:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Hasieran urtarrilaren 30erako iragarria zegoen estreinaldia baina gibelatu behar izan zuten, taldekideetako bat konfinaturik zegoelako. Sarrerak 5 eurotan salgai daude Xagu eta Telletxea liburudendetan. Urtarrileko emanaldirako erositako sarrerek balioko dute, baina nahi izanez gero salmenta puntuetan dirua itzuliko zaie erosi dutenei.

Mairu antzerki tailerraren 'Iluntzen' Harriondoa Kultur Etxea

Otsaileko azken larunbatean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean

Mairu antzerki tailerrak ‘Iluntzen’ lanaren estreinaldia otsailaren 27an eginen du azkenean, otsaileko azken larunbatean 18:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Hasieran urtarrilaren 30erako iragarria zegoen estreinaldia baina gibelatu behar izan zuten, taldekideetako bat konfinaturik zegoelako. Sarrerak 5 eurotan salgai daude Xagu eta Telletxea liburudendetan. Urtarrileko emanaldirako erositako sarrerek balioko dute, baina nahi izanez gero salmenta puntuetan dirua itzuliko zaie erosi dutenei.


18:30

'Txomin eta Txistuman deskontzertuan' kontzertu didaktikoa eskainiko dute Beran

Berako Kultur Etxea, Bera | Kontzertuak

Ekitaldia familia guztiarentzako izanen da eta bertaratuek Euskal Herriko eta munduko instrumentu tradizionalei buruzko kontzertu xelebreaz gozatzeko aukera izanen dute. Sarrerak aitzinetik Agara prentsan hiru euroren truke eskura daitezke.

'Txomin eta Txistuman deskontzertuan' kontzertu didaktikoa eskainiko dute Beran Berako Kultur Etxea

Ekitaldia familia guztiarentzako izanen da eta bertaratuek Euskal Herriko eta munduko instrumentu tradizionalei buruzko kontzertu xelebreaz gozatzeko aukera izanen dute. Sarrerak aitzinetik Agara prentsan hiru euroren truke eskura daitezke.


18:30

'Burnizko potoa' komikia aurkeztuko dute Goizuetan

Ganbara, Leitzaldea Goizueta | Aurkezpenak

Osasun egoerak hala behartuta, herritarrek hain maiteak dituzten inauteririk gabe gelditu behar izan dute aurten. Baina horren faltan, hainbat ekitaldi iragarri dituzte udalak, kultur taldeak, euskara zerbitzuak eta gizarte zerbitzuek.

'Burnizko potoa' komikia aurkeztuko dute Goizuetan Ganbara

Osasun egoerak hala behartuta, herritarrek hain maiteak dituzten inauteririk gabe gelditu behar izan dute aurten. Baina horren faltan, hainbat ekitaldi iragarri dituzte udalak, kultur taldeak, euskara zerbitzuak eta gizarte zerbitzuek.


19:00

Mursego taldeak kontzertua eskainiko du Leitzan

Atekabeltz, Leitza | Kontzertuak

Edukiera mugatua izanen denez, gonbidapenak asteazkenean, hilaren 24an, hartu behar dira, 18:00etatik 20:00etara Atekabeltzen eta pertsona bakoitzak gehienez ere lau sarrera hartu ahal izanen ditu.

Mursego taldeak kontzertua eskainiko du Leitzan Atekabeltz

Edukiera mugatua izanen denez, gonbidapenak asteazkenean, hilaren 24an, hartu behar dira, 18:00etatik 20:00etara Atekabeltzen eta pertsona bakoitzak gehienez ere lau sarrera hartu ahal izanen ditu.