Aroztegia: Proiektua eta ondorioak izenburupean bilduko dira otsailaren 20an Lesakan. Aitzinetik eskualdeko bertze hainbat herritan eginak dituzte proiektua aurkezteko hitzaldiak.
Osasuna osotasunean aztertzeko jardunaldiak izanen dituzte otsailean Elizondon.
Larunbat honetan, otsailaren 20an, Herri Aretoan Erlauntzak filma ikusteko aukera izanen da. Leitzako Udalak antolatutako kultur hitzordua 18:00etan hasiko da eta sarrerak bost eurotan salgai daude Astiz eta Maimur liburu-dendetan. Udaletik adierazi dutenez, azken sarrerak baino ez dira gelditzen.
MAumMA konpainiak Lurrun minez antzezlana eskainiko du otsailaren 20an, larunbatean 18:30ean Berako Kultur Etxean izanen da emanaldia eta sarrerak zazpi euroren truke eskuratu daitezke, aitzinetik Agara prentsan. Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatu dute, Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzaz.