Otsailaren 14an, igandean, Igantziko Frain inguruetan auzolana egitekoa dute. Herriko aparkalekutik abiatuko dira 08:00etan eta Igantziko Udalak bando bidez auzolanera agertzeko deia egin die herritarrei. Izen-emateak Herriko Etxeko bulegoan egin behar dira.
Ilbeltzaren 12an Pirinio Atlantikoetako prefeturak Ipar eta Hego Euskal Herria lotzen dituen zortzi pasabide ixteko agindua eman zuen. Alde bateko eta bertzeko herritarrek adierazi dutenez, «azken hilabete hauetan etengabeko presentzia militarra jasan behar dugu, okupazio giroa sortuz».
Asteazken arratsaldetan, bi orduz, 18:30etik 20:30era, bilduko dira Thierry Biscary, Kalakan taldeko partaidea, irakasle dutela