Ortziralean, otsailaren 5ean, 19:30ean egina dute herriko batzarrea egiteko hitzordua Arizkungo frontoian. Arizkungo alkatearen hautaketa izanen dute hizpide ortziraleko batzarrean.
Asteazken arratsaldetan, bi orduz, 18:30etik 20:30era, bilduko dira Thierry Biscary, Kalakan taldeko partaidea, irakasle dutela
Centro Huartek antolatuta, arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko Uholdeak erakusketa programaren barne, Klaustrofilia erakusketaz gozatzeko aukera izanen dute ilbeltzaren 19tik, heldu den asteartetik, otsailaren 13ra bitarte Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, astelehenetik larunbatera 17:30etik 19:30era.
Bortz artista nafarren lanak ikusgai izanen dira urtarrilaren 22tik otsailaren 13ra, seigarren baten bitartekaritza eta hezkuntza programarekin batera
Otsailaren 1etik 7ra Miren Fagoaga leitzarraren Dolua barne hutsaren kolorea irudietan erakusketa ikusgai izanen da Leitzako Herri Aretoan 18:30etik 20:00etara. Sarrera doan izanen da eta edukiera bete arte sartzeko aukera izanen da.
Asisko Urmenetak Sugarren mende lana aurkeztuko du otsailaren 5ean Arizkunenea kultur etxean 19:00etan eta otsailaren 6an Arantzako eskolan 18:00etan.