Kirolari eta kirolzaleek dituzten kezka, interes eta proposamenen inguruan solas egiteko elkartuko dira ortzegunean 18:30ean Lesakako Herriko Etxean.
Asteazken arratsaldetan, bi orduz, 18:30etik 20:30era, bilduko dira Thierry Biscary, Kalakan taldeko partaidea, irakasle dutela Kantuzaleek urtarrilaren 13tik martxoaren 17ra bitarte Elizondoko Arizkunenea kultur etxean kantu herrikoiak ikasteko aukera izanen dute Thierry Biscary, Kalakan taldeko kidearekin. Parte-hartzaileek kantu herrikoiak ikasteaz gain, horiek interpretatzeko baliabideak eskuratuko dituzte. Eta, era berean, kanten testuingurua, kantatzeko guneak eta bertze ezaugarri batzuk ezagutu ahal izanen dituzte.
Ilbeltzaren 16tik aitzinera Labiaga Ikastolako Areto Nagusian, Christiane Giraud artista lapurtarraren burdinazko eta zurezko eskulturak ikusgai paratuko dituzte. Erakusketa martxoaren 21a bitarte egonen da zabalik larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Centro Huartek antolatuta, arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko Uholdeak erakusketa programaren barne, Klaustrofilia erakusketaz gozatzeko aukera izanen dute ilbeltzaren 19tik, heldu den asteartetik, otsailaren 13ra bitarte Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, astelehenetik larunbatera 17:30etik 19:30era.
Bortz artista nafarren lanak ikusgai izanen dira urtarrilaren 22tik otsailaren 13ra, seigarren baten bitartekaritza eta hezkuntza programarekin batera