Aitzineko astean Pirinio Atlantikoetako prefekturak Ipar eta Hego Euskal Herria lotzen dituen hainbat pasabide ixteko agindua eman zuen. Gainera, bertako herritarrek adierazi dutenez «azken hilabete hauetan etengabeko presentzia militarra jasan behar dugu, okupazio giroa sortuz».
Segurtasun neurri guztiak betez, Burutik musika taldearen kontzertua, 40 urte eta aldapan behera niek/n bakarrizketa, Amico on the beach haurrentzako antzerkia, Bideak dokumentalaren proiekzioa, Dolua erakusketa eta Hileta zibilak eta Saharari buruzko hitzaldia eta proiekzioa izanen dituzte ilbeltzean eta otsailean Leitzan.
Urtarrilaren 23an 19:00etan, Berako kultur etxean antzerkia, dantza eta musika uztartzen dituen ikuskizuna izanen da. Andoni Mutiloa izanen da Berako Udalak eta Kultura Batzordeak elkarlanean antolatu duten emanaldiaren protagonista. Sarrerak bortz euroren truke eskuratu ahal izanen dira.
Asteazken arratsaldetan, bi orduz, 18:30etik 20:30era, bilduko dira Thierry Biscary, Kalakan taldeko partaidea, irakasle dutela Kantuzaleek urtarrilaren 13tik martxoaren 17ra bitarte Elizondoko Arizkunenea kultur etxean kantu herrikoiak ikasteko aukera izanen dute Thierry Biscary, Kalakan taldeko kidearekin. Parte-hartzaileek kantu herrikoiak ikasteaz gain, horiek interpretatzeko baliabideak eskuratuko dituzte. Eta, era berean, kanten testuingurua, kantatzeko guneak eta bertze ezaugarri batzuk ezagutu ahal izanen dituzte.
Ilbeltzaren 16tik aitzinera Labiaga Ikastolako Areto Nagusian, Christiane Giraud artista lapurtarraren burdinazko eta zurezko eskulturak ikusgai paratuko dituzte. Erakusketa martxoaren 21a bitarte egonen da zabalik larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Centro Huartek antolatuta, arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko Uholdeak erakusketa programaren barne, Klaustrofilia erakusketaz gozatzeko aukera izanen dute ilbeltzaren 19tik, heldu den asteartetik, otsailaren 13ra bitarte Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, astelehenetik larunbatera 17:30etik 19:30era.
Bortz artista nafarren lanak ikusgai izanen dira urtarrilaren 22tik otsailaren 13ra, seigarren baten bitartekaritza eta hezkuntza programarekin batera