Baztan-Bidasoko artisauek osatutako Argitsu elkarteak antolatuta, bertako produktuez osatutako azokak izanen dituzte irailean Erratzun. Hilaren 6an eta 13an, bi igandez segidan, bilduko dira. Postuak 10:00etatik 14:00etara egonen dira ikusgai.
Osasun eta segurtasun neurriak hartuta igande honetan, irailak 6, eginen da 37. biltzarra, osasun egoera dela eta egun bakarrean. Antolatzaileek aitzinatu dutenez, argitaletxe, idazle eta musikarien 96 mahai izanen dira 10:00etatik 18:00etara kiroldegian. Sartzea bi euro ordaindu beharko da.
Genero indarkeriarekin lotutako prestakuntza jarduerak antolatu ditu Lesakako udalak irail hasierarako, genero indarkeriaren aurkako Estatuko Paktuak lagunduta. BerHezi taldekoak izanen dira formatzaile. Izena eman eta informazio gehiagorako 692 18 92 86 telefonora deitu behar da. Helduei eta gazteei zuzendutako saioak izanen dira eta aforoa mugatua izanen dute.