Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolatzen duen Kultur programaren 25. edizioaren baitan izanen da Zugarramurdiko emanaldia. Nafarroako taldea lezean ariko da, 18:00etan. Sartzea 4,50 euro ordaindu beharko da.
Berako Kultur Batzordeak eta Berako Udalak antolatuta, kontzertua emanen du Algortako (Bizkaia) abeslariak Altzateko plazan, 19:00etan. Nomada, bere azken diskoa, aurkeztuko du.
Kamikaz Kolektiboak eta Ttak Teatroak Matriuska antzezlana eginen dute gaur arratsean Lesakako Harriondoa kultur etxe atarian. Eguraldi txarra baldin bada, kultur etxearen barrenean eginen dute.
Abuztuaren 1etik 30era irekiko du erakusketa Arizkunenean
Uda osoan musika eta dantza emanadiak izanen dira Beran, Donamarian, Elizondon, Leitzan eta Zugarramurdin ere
Amotz auzoko Larraldean Argi”hitz”kiak erakusketa ikusgai dago 'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko laugarren erakusketa zabalik da abuztuaren 6tik 29ra Senpereko Amotz auzoko Larraldean. Hatsa elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen idatziak 110 bat kuadrotan ageri dira, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik. 16:00etatik 19:00etara irekiko dituzte Larraldeako ateak.
‘Pirinioetako bihotzera bidaia’ goiburupean ExpoPiribus jarduerak hasi dituzte Bertizen uztailaren 21etik abuztuaren 2ra. Egun horietan, Juan Carlos Pikabearen ‘Mendiko ohiturak’ erakusketa zabaldu dute Bertizko jauregiaren erakusketa-aretoan, baina margolari lesakarrak aipatu digunez, abuztuan ere aretoa librea zegoenez, hilabete osoan ikusgai izanen dira gure inguruko inauteri, besta eta ohiturak irudikatzen dituzten 22 margolanak.
Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko dituzte partidak. Gaur, abuztuaren 21ean, 22:00etan hasiko dira eta Jabalera eta Garces Eloy eta Saldias aurka ariko dira. Segidan, Uterga eta Otanok Aldabe eta Ionen kontra jokatuko dute.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |