Larrungo Koloreak eta Axuri Arte elkarteetako 18 margolari eta zortzi zizelkariren lanak ikusgai izanen dira ortziralean, goizez eta arratsaldez. Usaian Lur Berri gelan egin izan dute erakusketa, baina aldi honetan, koronabirusa tarteko, plazako errebotean antolatu dute bisitariak lasaiago ibiltzeko.
Ortziralean 19:00etan eskainiko dute dantza saioa, Harriondoa kultur etxeko atarian.
Kontzertuan Miren Karmele Gomez dibulgatzaile zientifikoak eta sinestesikoak zentzumen-fenomeno hori zer den erakutsiko du eta pertsona sinestesikoa izateak nola eragin dion. Gisa berean, Alicia Torrea piano-jotzaileak, musikagile sinestesikoen obrak interpretatuko ditu.
Abuztuaren 1etik 30era irekiko du erakusketa Arizkunenean
Uda osoan musika eta dantza emanadiak izanen dira Beran, Donamarian, Elizondon, Leitzan eta Zugarramurdin ere
Amotz auzoko Larraldean Argi”hitz”kiak erakusketa ikusgai dago 'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko laugarren erakusketa zabalik da abuztuaren 6tik 29ra Senpereko Amotz auzoko Larraldean. Hatsa elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen idatziak 110 bat kuadrotan ageri dira, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik. 16:00etatik 19:00etara irekiko dituzte Larraldeako ateak.
‘Pirinioetako bihotzera bidaia’ goiburupean ExpoPiribus jarduerak hasi dituzte Bertizen uztailaren 21etik abuztuaren 2ra. Egun horietan, Juan Carlos Pikabearen ‘Mendiko ohiturak’ erakusketa zabaldu dute Bertizko jauregiaren erakusketa-aretoan, baina margolari lesakarrak aipatu digunez, abuztuan ere aretoa librea zegoenez, hilabete osoan ikusgai izanen dira gure inguruko inauteri, besta eta ohiturak irudikatzen dituzten 22 margolanak.
Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko dituzte partidak. Gaur, abuztuaren 21ean, 22:00etan hasiko dira eta Jabalera eta Garces Eloy eta Saldias aurka ariko dira. Segidan, Uterga eta Otanok Aldabe eta Ionen kontra jokatuko dute.