Igandea, uztailak 19

10:00

Baztan-Bidasoko artisauen azoka uztailaren 19an Erratzun

Baztan Erratzu | Azoka

Baztan-Bidasoko artisauek osatzen duten Argitsu elkartea martxan da berriz ere. Artisauek euren lanak plazaratuko dituzte ondoko egunetan. Heldu den igandean, uztailaren 19an, Erratzun dute hitzordua; hurrengo larunbatean, hilaren 25ean, berriz, Bertizen bilduko dira. 10:00etatik 14:00etara mimoz egindako produktuak ikusi eta erosteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. 

12:00

Banakako Urrezko Aizkolari Txapelketako kanporaketa

Leitzako Amazabal pilotalekua, Leitzaldea Leitza | Kirola

Banakako urrezko aizkolari txapelketako finalerdietako saioa jokatuko dute uztailaren 19an Leitzako Amazabal pilotalekuan. 12:00etan hasiko da norgehiagoka eta Jon Rekondo leitzarrak Iker Vicente iazko txapelduna  izanen du aurkari. Hitzordu berean gizonezkoen hiru hamarreko harri-jasotze txapelketa eta emakumezkoen harri-jasotzeko txapelketa ere jokatuko dituzte.

Banakako Urrezko Aizkolari Txapelketako kanporaketa Leitzako Amazabal pilotalekua

Banakako urrezko aizkolari txapelketako finalerdietako saioa jokatuko dute uztailaren 19an Leitzako Amazabal pilotalekuan. 12:00etan hasiko da norgehiagoka eta Jon Rekondo leitzarrak Iker Vicente iazko txapelduna  izanen du aurkari. Hitzordu berean gizonezkoen hiru hamarreko harri-jasotze txapelketa eta emakumezkoen harri-jasotzeko txapelketa ere jokatuko dituzte.

19:30

Petti abeslaria Lesakako Udako Zikloa hasteko

Plaza Zaharra, Lesaka | Kontzertuak

Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak egitarau zabala antolatu du uztaila, abuztua eta irailerako Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak Lesakako udalaren laguntzarekin antolatuta Udako zikloa abiatuko da uztailaren 19an, igandean 19:30ean Pettik Plaza Zaharrean eskainiko duen kontzertuarekin. ‘Manipulazio estrategiak’ bere azken diskoa aurkeztuko du musikari eta abeslari beratarrak.

Petti abeslaria Lesakako Udako Zikloa hasteko Plaza Zaharra

Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak egitarau zabala antolatu du uztaila, abuztua eta irailerako

Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak Lesakako udalaren laguntzarekin antolatuta Udako zikloa abiatuko da uztailaren 19an, igandean 19:30ean Pettik Plaza Zaharrean eskainiko duen kontzertuarekin. ‘Manipulazio estrategiak’ bere azken diskoa aurkeztuko du musikari eta abeslari beratarrak.

18:00
20:00

Maria Iciar Muñozen margo erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Maria Iciar Muñoz margolariaren erakusketa irekiko dute uztailaren 3an Arizkunenean eta bertze hainbat artisten lanak ere ikusgai izanen dira udan

Maria Iciar Muñozen margo erakusketa Arizkunenea

Maria Iciar Muñoz margolariaren erakusketa irekiko dute uztailaren 3an Arizkunenean eta bertze hainbat artisten lanak ere ikusgai izanen dira udan

09:00
20:00

Balkoi lehiaketa Beran

Bortziriak Bera | Lehiaketak

Gure herria lorez betea lelopean beratarrei balkoiak apaintzeko eta zaintzeko deia eginez, aurten bosgarren edizioa beteko duen balkoi lehiaketa antolatu du Larun Haizpe Berako zerbitzu, merkatari eta ostalarien elkarteak, Berako Udalarekin ekarlanean. Joan den astelehenean hasita uztailaren 29ra bitarte epaimahaiko kideak herrian barna ibiliko dira eta uztailaren 29an jakinaraziko dute zein diren irabazleak.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»