Larunbateko bazkarira edo afarira joateko txartelak eskuratzeko azken eguna gaur izanen da
Otsailaren 29an lau orduko ikastaro teorikoa eskainiko dute, 10:00etatik 14:00etara, Baskulan. Ikastaroa 25 euro kostako da eta aitzinerago alderdi praktikoa lantzeko aukera ere izanen da. Interesa dutenek 600 90 33 51 telefonora deituz eman beharko dute izena.
Otsondo barride elkarteak antolatuta, bi ipuin-kontaketa izanen dituzte bihar, otsailaren 29an, Amaiurko Otsondo gelan. Joana Ziganda eta Iker Uribe izanen dira kontalari eta Xaxardi eta Ni neu galtzeta ipuinak kontatuko dituzte. 17:00etan dute hitzordua eta herritarrak ez direnek, sartu ahal izateko, euro bat ordaindu beharko dute.
Malerrekako Bertsonautak eta Lesakako Arranopola ariko dira Baztango saioan eta Leitzako Atekaberts komeni eta Sakanako Sakaña Erriberakoan
Iruritako dantzariek, Baztango Udalaren laguntzaz, Izarrak emanaldi ikusgarria antolatu dute otsail bukaerarako. Hondarreko larunbatean, otsailaren 29an, zehaztu dute hitzordua. Herriko 48 dantzarik, abesbatzako lagunekin eta musikariekin batera, eskainiko dute saioa 20:00etan hasiko da pilotalekuan.
Berako Kataku ostatuan 22:00etatik aurrera bi talde bizkaitarrek kontzertua eskainiko dute. Mungiako Lukiek taldea eta Bilboko Vulk ariko dira taula gainean. Euskaraz abesten duen rock alternatiboko taldea da lehena, punk taldea bertzea.
Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.
Lanak martxoaren 13ra bitarte aurkez daitezke Herriko Etxean
Gaztetxoen zahagi dantzarekin otsailaren 23an, igandean, hasiko dituzte inauteriak Goizuetan. Astelehenean, mozorroak baserrietan dabiltzan bitartean, herrian ez da kolorerik faltako: eguerdian disfraz eta karrozen desfilea eginen dute Zirkua gaitzat dutela. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute otsailaren 29an.
Ortzirale arratsaldean eskolako haurrek kalejira eginen dute eta larunbat eguerdian mozorroen kalejira
Heldu den larunbatean, otsailaren 29an, besta giroa izanen da nagusi Baztango gaztetxean. 00:00etan hasiko dira kontzertuak eta Drunken Barrels, Pleura eta Kazeruerk taldeak arduratuko dira girotzeaz.
Inauteriak akitu badira ere, mozorro festak segida izanen du otsailean. Izan ere, Herriko Ostatuan festa antolatu dute hondarreko larunbaterako, hilaren 29rako. 18:00 aldera hasiko da mugimendua 'Marcelino y la lampara askerosa' antzerki emanaldiarekin.