‘Kafana’ (Aski da) emanen dute ortzegunean 19:30ean Beralandetan
Ortzegunean 20:00etan hasita Kataku herri ostatuan Zuberoako Hor hor taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 27an, ortzegunean 20:00etan hasita Berako Kataku ostatuan. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da.
Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.
Lanak martxoaren 13ra bitarte aurkez daitezke Herriko Etxean
Gaztetxoen zahagi dantzarekin otsailaren 23an, igandean, hasiko dituzte inauteriak Goizuetan. Astelehenean, mozorroak baserrietan dabiltzan bitartean, herrian ez da kolorerik faltako: eguerdian disfraz eta karrozen desfilea eginen dute Zirkua gaitzat dutela. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute otsailaren 29an.