Osteguna, otsailak 27

19:30

'Kafana' dokumentala Beralandetan

Beralandeta, Bera | Dokumentalak

‘Kafana’ (Aski da) emanen dute ortzegunean 19:30ean Beralandetan

'Kafana' dokumentala Beralandetan Beralandeta

‘Kafana’ (Aski da) emanen dute ortzegunean 19:30ean Beralandetan

20:00

Hor Hor musika taldea Katakun

Kataku herri ostatua, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Ortzegunean 20:00etan hasita Kataku herri ostatuan Zuberoako Hor hor taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 27an, ortzegunean 20:00etan hasita Berako Kataku ostatuan. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da.

Hor Hor musika taldea Katakun Kataku herri ostatua

Ortzegunean 20:00etan hasita Kataku herri ostatuan

Zuberoako Hor hor taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 27an, ortzegunean 20:00etan hasita Berako Kataku ostatuan. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da.

17:00
19:00

Oinarrizko informatika ikastaroa Goizuetan urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra

Eskolan, Leitzaldea Goizueta | Ikastaroak

Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.

Oinarrizko informatika ikastaroa Goizuetan urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra Eskolan

Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.

09:44
13:00

Sorginxulo kultur-bilgunerako logotipo lehiaketa

Bortziriak Lesaka | Lehiaketak

Lanak martxoaren 13ra bitarte aurkez daitezke Herriko Etxean

Sorginxulo kultur-bilgunerako logotipo lehiaketa

Lanak martxoaren 13ra bitarte aurkez daitezke Herriko Etxean

08:00
23:00

Goizuetako inauteriak

Leitzaldea Goizueta | Ospakizunak

Gaztetxoen zahagi dantzarekin otsailaren 23an, igandean, hasiko dituzte inauteriak Goizuetan. Astelehenean, mozorroak baserrietan dabiltzan bitartean, herrian ez da kolorerik faltako: eguerdian disfraz eta karrozen desfilea eginen dute Zirkua gaitzat dutela. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute otsailaren 29an.