Otsailaren 26an, asteazkena, Elbeteko eskola zaharretan lau orduko ikastaroa eskainiko dute talde eta enpresendako, 16:30etik 20:30era. Ikastaroa 35 euro kostako da.
Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.
Lanak martxoaren 13ra bitarte aurkez daitezke Herriko Etxean
Ortzegun gizenarekin hasiko dituzte Lesakan inauteriak eta igande, astelehen eta asteartean izanen du bestak segida. Igande arratsean bilduko da seguruenik ere jende kopururik handiena, zakozarren bueltan. Goitar eta Fraindarrek ere urteroko itzulia osatuko dute eta asteleheneko mozorroen desfilean ere ez da ezusteko eta bitxikeriarik faltako.
Gaztetxoen zahagi dantzarekin otsailaren 23an, igandean, hasiko dituzte inauteriak Goizuetan. Astelehenean, mozorroak baserrietan dabiltzan bitartean, herrian ez da kolorerik faltako: eguerdian disfraz eta karrozen desfilea eginen dute Zirkua gaitzat dutela. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute otsailaren 29an.