Inauterietako biharamuna pasatzeko aukera ederra eskaini dute Erreka guraso elkarteak eta Udalak. Izan ere, igandean, otsailaren 23an, bi film pantailaratuko dituzte. 16:30ean hasiko dira emanaldiak eta Paperezko hegazkinak izanen da lehendabizikoa (sarrera euro baten truke). Ondotik 18:30ean La familia Adams ikusi ahal izanen da. Azken honetarako sarrerak bi euro ordaindu beharko dira. Ikusleak, elkarbizitza arauak errespetatzen ez badituzte, kanporatuak izan daitezke.
Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.
Asteazken eta ortzegunean haurrak izanen dira protagonista eta ortzirale eta larunbatean gazte eta helduak.
Lanak martxoaren 13ra bitarte aurkez daitezke Herriko Etxean
Ortzegun gizenarekin hasiko dituzte Lesakan inauteriak eta igande, astelehen eta asteartean izanen du bestak segida. Igande arratsean bilduko da seguruenik ere jende kopururik handiena, zakozarren bueltan. Goitar eta Fraindarrek ere urteroko itzulia osatuko dute eta asteleheneko mozorroen desfilean ere ez da ezusteko eta bitxikeriarik faltako.
Ortzegunean zingar-arraultze eskearekin hasiko dituzte inauteriak Etxalarren. Igandean, lagunartean bildu eta kontu zaharrak eta berriak astinduko dituzte, kinto bestak ospatuko dituzte-eta. Astelehenean gazteek eskea eginen dute baserrietan eta inauteriak borobiltzeko asteartean mozorro eta gurdien txanda izanen da.
Larunbatean gazte bazkaria Arranon, mozorro lehiaketa, bingoa, INRI taldearekin kontzertua eta Endara DJ izanen dute Buruztanka gaztetxeak, Arrano ostatuak eta Ernaik antolatuta, animazioa berezia izanen da otsailaren 22an, inauterietako larunbatean Arranon.
Gaztetxoen zahagi dantzarekin otsailaren 23an, igandean, hasiko dituzte inauteriak Goizuetan. Astelehenean, mozorroak baserrietan dabiltzan bitartean, herrian ez da kolorerik faltako: eguerdian disfraz eta karrozen desfilea eginen dute Zirkua gaitzat dutela. Asteartean herrian barna ibiliko dira mozorroak eta zahagi dantza dantzatuko dute arratsaldean. Inauteriak bukatzeko, kontuen eguna izanen dute otsailaren 29an.
Igandetik aitzinera, Urdazubiko etxe, baserri eta bentetan nabarituko dute inauteriak direla. Eskean ibiliko dira haurrak eta gazteak, umore ona zabalduz. Gainera, itzulia osatu ondotik indarrak berreskuratu edo eskean ibili ez dena besta giroan sarteko, gauero pintxoak eta musika izanen dituzte.