Ostirala, otsailak 21

11:00

Diafragmaren mugimendua sentitu eta ezagutzeko ikastaroa Elizondon

Arizkunenean, Baztan Elizondo | Ikastaroak

Diafragmaren mugimendua sentitu eta ezagutzeko, bizitzen ez ditugun gorputz atalak ernatzeko eta korapiloak ulertu, bizi eta askatzeko ikastaroa izanen dute ortzegunean Elizondon. Aloña Flamarike Minerrek, fisioterapeuta eta diafreoterapeutak, eskainiko du ikastaroa, 11:00etatik 13:00etara Arizkunenea kultur etxean. Probatzea dohainik izanen da eta gehienez zortzi lagun onartuko dira.

Diafragmaren mugimendua sentitu eta ezagutzeko ikastaroa Elizondon Arizkunenean

Diafragmaren mugimendua sentitu eta ezagutzeko, bizitzen ez ditugun gorputz atalak ernatzeko eta korapiloak ulertu, bizi eta askatzeko ikastaroa izanen dute ortzegunean Elizondon. Aloña Flamarike Minerrek, fisioterapeuta eta diafreoterapeutak, eskainiko du ikastaroa, 11:00etatik 13:00etara Arizkunenea kultur etxean. Probatzea dohainik izanen da eta gehienez zortzi lagun onartuko dira.

18:30

Legegintaldiko asmoez eta 2020ko udal aurrekontuez solasteko batzarra

Udaletxea, Leitza | Bilerak

Heldu den ostiralean, otsailaren 21ean, legealdi honetan  Udalak dituen asmoak ezagutzeko eta 2020ko aurrekontuez hitz egiteko batzarra izanen dute Goizuetan. 18:30ean bilduko dira udaletxeko ganbaran eta herritarrei bertaratzeko gonbidapena luzatu diete.

Legegintaldiko asmoez eta 2020ko udal aurrekontuez solasteko batzarra Udaletxea

Heldu den ostiralean, otsailaren 21ean, legealdi honetan  Udalak dituen asmoak ezagutzeko eta 2020ko aurrekontuez hitz egiteko batzarra izanen dute Goizuetan. 18:30ean bilduko dira udaletxeko ganbaran eta herritarrei bertaratzeko gonbidapena luzatu diete.

17:00
19:00

Oinarrizko informatika ikastaroa Goizuetan urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra

Eskolan, Leitzaldea Goizueta | Ikastaroak

Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.

Oinarrizko informatika ikastaroa Goizuetan urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra Eskolan

Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.

08:17
05:00

Narbarteko inauteriak otsailaren 19tik 22ra

Bertizarana Narbarte

Asteazken eta ortzegunean haurrak izanen dira protagonista eta ortzirale eta larunbatean gazte eta helduak.

Narbarteko inauteriak otsailaren 19tik 22ra

Asteazken eta ortzegunean haurrak izanen dira protagonista eta ortzirale eta larunbatean gazte eta helduak.

09:44
13:00

Sorginxulo kultur-bilgunerako logotipo lehiaketa

Bortziriak Lesaka | Lehiaketak

Lanak martxoaren 13ra bitarte aurkez daitezke Herriko Etxean

Sorginxulo kultur-bilgunerako logotipo lehiaketa

Lanak martxoaren 13ra bitarte aurkez daitezke Herriko Etxean

10:00
16:00

Lesakako inauteriak

Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Ortzegun gizenarekin hasiko dituzte Lesakan inauteriak eta igande, astelehen eta asteartean izanen du bestak segida. Igande arratsean bilduko da seguruenik ere jende kopururik handiena, zakozarren bueltan. Goitar eta Fraindarrek ere urteroko itzulia osatuko dute eta asteleheneko mozorroen desfilean ere ez da ezusteko eta bitxikeriarik faltako.

22:00

Etxalarko inauteriak

Bortziriak Etxalar | Ospakizunak

Ortzegunean zingar-arraultze eskearekin hasiko dituzte inauteriak Etxalarren. Igandean, lagunartean bildu eta kontu zaharrak eta berriak astinduko dituzte, kinto bestak ospatuko dituzte-eta. Astelehenean gazteek eskea eginen dute baserrietan eta inauteriak borobiltzeko asteartean mozorro eta gurdien txanda izanen da.

20:00
23:00

Doneztebeko inauteriak

Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

Otsailaren 20an piztuko da arratsetik aitzinera inauteri giroa Donezteben. Triki-poteoarekin hasiko dituzte inauteriak eta larunbatera bitarte, haur, gazte eta helduek ongi pasatzeko aukera izanen dute. Eskolakoen kalejira koloretsua ez da faltako eta gazteek ere urteroko bisita eginen dute baserrietara. Larunbatean besta borobiltzeko karrozen desfilea eginen dute.

09:00
14:00

Elizondoko inauteriak

Baztan Elizondo | Ospakizunak

Otsailaren 21ean eta 22an ospatuko dituzte inauteriak Elizondon. Gazteen puska biltzearekin hasi, haurren desfilea segi eta iluntzean danbor soinuak zabalduko dituzte karriketan barna. Biharamunean, mozorroak jantzi eta mimoz prestatutako orgak karrikara ateratzeko eguna izanen dute. 

23:59

Gartzaingo inauteriak

Baztan Gartzain | Ospakizunak

Inauteriak ate joka dituzte Gartzainen. Bi egunez, heldu den ortzirale eta larunbatean, mozorroak soinean, harat-honatean ibiliko dira. Larunbatean herritar zahar zein gazteak bilduta, afaria eginen dute elkartean.

Gartzaingo inauteriak

Inauteriak ate joka dituzte Gartzainen. Bi egunez, heldu den ortzirale eta larunbatean, mozorroak soinean, harat-honatean ibiliko dira. Larunbatean herritar zahar zein gazteak bilduta, afaria eginen dute elkartean.

09:00
23:59

Lekarozko inauteriak

Baztan Lekaroz | Ospakizunak

Inauteri giroa nagusituko da ortziralean eta larunbatean Lekarozen. Mozorroak soinean dituztela etxez etxe ibiliko dira herritarrak bi egunetan. Agirre musikaria izanen dute lagun eta dantzan eta mahaiaren bueltan primeran pasatzeko aukera izanen dute.

Iruritako inauteriak

Baztan Irurita | Ospakizunak

Otsaileko bigarren asteburuan baserriz baserri zabaldu zuten inauteri giroa Iruritako gazte eta helduek. Asteburu honetan herrigunean entzun ahalko dira kantu, dantza, barre eta kontuak. Ortziralean eta larunbatean etxez etxe ibiliko dira eskean eta lagunartean bilduko dira bazkaldu eta afaltzeko. Besta borobiltzeko musikarik ere ez da faltako.