Sarrerak Axular eta Fantxiken paratu dituzte salgai eta egun berean lehiatilan ere salduko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Elizondo bisitatuko dute otsailaren 9an, bigarren igandean. Baztan pilotalekua izanen dute biltoki eta Bizi dantza emanaldia eskainiko dute. Gaztetxoendako hitzordua 11:00etan izanen da.
Igandean 12:30ean hasiko dira gaita doinuak eta dantzak Baztango Dantzariak eta Elizondoko Gaiteroak taldeek antolatuta, igandean, otsailaren 9an, larrain-dantzak, muxikoak eta jotak dantzatzeko aukera izanen dute Elizondoko plazan (euria ari badu frontoian). 12:30ean hasiko dira gaita doinuak eta dantzak.
Bertsolari txapelketa nagusiko zortzi finalistak ariko dira kantuan otsailaren 9an Senpereko Larreko Gelan. 16:00etan hasiko da saioa eta sartzea 10 euro/eusko ordaindu beharko dute helduek eta 5 euro/eusko haurrek. Sarrerak Elkar dendetan, Ikastoletan edo www.herriurrats.eus atarian eros daitezke.
Igandean 18:00etan hasiko da elizan gitarra eta biolontxelo emanaldia
Arizkunenea Kultur Etxean dute hitzordua 19:00etan eta sarrerarik ez da ordaindu beharko
Zortzi hilabete bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat edo zaintzaileentzat masaje tailerra antolatu dute Leitzan. Denera lau saio izanen dira, urtarrilaren 14an eta 21ean eta otsailaren 4an eta 18an. Tailerra dohainik izanen da, Udaletxeko lehenengo solairuan, 11:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 13a baino lehenago deitu beharko du 948 51 08 40 telefonora.
Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.
Osasun Zentroan eman daiteke izena Elizondoko Osasun Zentroak menopausia tailerra antolatu du otsailaren 5 eta 12rako. Otsaileko lehenbiziko bi asteazkenetan, 11:00etatik 13:30era eginen dute. Informazio gehiagorako eta izen-emateko Elizondoko Osasun Zentrora joan behar da edo 948 581 832 telefonora deitu.
Ortzegunean Mozorro Zuriak baserriz baserri ibiliko dira, ortziralean herrian etxez etxe eta larunbatean herri kirol saioa izanen dute
Bazkaria, desfilea, Jantziloren epaiketa, afaria eta Euskadi eta Askatatxunda eta Azukre Beltxaranaren musika izanen dute