Agerralde musikarien laguntzarekin etxez etxeko eskea eginen dute Inguruko bertze herrietan bezala, donamariarrak ere prest dira mozorro bestarako. Larunbat honetan, otsailak 8, ospatuko dituzte inauteriak, joan den urtean bezala, besta egun bakarrera mugatuz.
Larunbatean 10:30etik 13:30era Beralandetan izanen da Bi urteotan Ricardo Barojako arkupeetan egin izan dute Baztan-Bidasoko ekoizleen azoka, baina abendutik aitzinera, lekuz aldatu eta Beralandeta da ekoizleen bilgune. Eguraldi ona eginez gero, kanpoko aldean eta txarra baldin bada, areto barrenean elkartuko dira larunbatean 10:30etik 13:30era.
Jostunen tailerra ere eginen dute Arranon otsailaren 15ean Zakuzaharren bilera otsailaren 8an, larunbatean 16:00etan eginen dute Lesakako Arrano ostatuan. Iaz bezala, jostunentzako tailerra ere eginen dute hilaren 15ean, 11:00etan, Arranon. Izan ere, jostunak eta belarra betetzeko laguntzaileak behar beharrezkoak izanen dira aurten ere.
Julio Soto eta Aitor Sarriegi ariko dira kantari Otsailaren 8an bertso afaria antolatu dute Larraldea sagardotegian. Larunbatean 21:00etan hasiko da afaria eta Julio Soto eta Aitor Sarriegi ariko dira kantari.
Zortzi hilabete bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat edo zaintzaileentzat masaje tailerra antolatu dute Leitzan. Denera lau saio izanen dira, urtarrilaren 14an eta 21ean eta otsailaren 4an eta 18an. Tailerra dohainik izanen da, Udaletxeko lehenengo solairuan, 11:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 13a baino lehenago deitu beharko du 948 51 08 40 telefonora.
Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.
Osasun Zentroan eman daiteke izena Elizondoko Osasun Zentroak menopausia tailerra antolatu du otsailaren 5 eta 12rako. Otsaileko lehenbiziko bi asteazkenetan, 11:00etatik 13:30era eginen dute. Informazio gehiagorako eta izen-emateko Elizondoko Osasun Zentrora joan behar da edo 948 581 832 telefonora deitu.
Ortzegunean Mozorro Zuriak baserriz baserri ibiliko dira, ortziralean herrian etxez etxe eta larunbatean herri kirol saioa izanen dute
Larunbatean eskean ibiliko dira; gazteak baserrietan eta haurrak herrian barna Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, inauteriei eguna jarri diete gazteek. Urteetan inauteri ofizialekin bat etorriz ospatu izan badira ere, aurten, joan den urtean irekitako bideari segituz, lehenagotik izanen dira: otsailaren 7an eta 8an izanen dira, ortziralean eta larunbatean.
Bazkaria, desfilea, Jantziloren epaiketa, afaria eta Euskadi eta Askatatxunda eta Azukre Beltxaranaren musika izanen dute