Ortziralean 18:00etan hasiko da liburutegian Blancheren (Alexia Papantchev) emanaldia Urtarrilaren 31n, ortziralean, 18:00etan, liburutegian Blanche ipuin-kontalaria (Alexia Papantchev) frantsesez ariko da kontu kontari, zazpi urtetik goitiko neska-mutikoendako emanaldian.
Lesakan eginen dute otsailetik Aste Santura bitarte Taldekako bertso lehiaketaren 21. edizioa bukatu berritan, Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio.
Zortzi hilabete bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat edo zaintzaileentzat masaje tailerra antolatu dute Leitzan. Denera lau saio izanen dira, urtarrilaren 14an eta 21ean eta otsailaren 4an eta 18an. Tailerra dohainik izanen da, Udaletxeko lehenengo solairuan, 11:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 13a baino lehenago deitu beharko du 948 51 08 40 telefonora.
Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.
Herritar guztiei egin diete larunbatean mozorrotu eta karroza desfilean parte hartzeko gonbidapena Urtarriletik otsailerako saltoa mozorroa soinean dutela egingo dute aresoarrek. Urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean ospatuko dituzte inauteriak eta urteroko moduan Lagun Artekoek herri osoa dantzan jartzeko moduko egitaraua prestatu dute.