Nafarroako euskara teknikarien sareak, Elkar fundazioak eta Karrikiri elkarteak antolatu dute, Hari izpia hartzen izenburupean Iruñeko Kondestablearen Jauregian
Ortziralean 18:30ean Kultur Etxean ‘¿Qué coño está pasando?’ emanen dute ¿Qué coño está pasando? dokumentala eskainiko dute urtarrilaren 24an, hau da, hondarreko ortziralean, Etxalarko kultur etxean. Feminismoari buruzko dokumentala ikusteko hitzordua 18:30ean zehaztu dute. Rosa Marquez eta Marta Jaenesek idatzi eta zuzendutako dokumentala Netflix plataforman eskaini dute, arrakasta handiarekin.
Andoni Esparzak ‘Zazpiak bat: Euskal Herriko armarriaren historia’ izanen du hizpde ortziralean 19:00etan udaletxeko pleno-aretoan Zazpiak bat: Euskal Herriko armarriaren historia solasaldia eskainiko du Andoni Esparza heraldikan adituak urtarrilaren 24an, ortziralean 19:00etan Lesakako udaletxeko pleno-aretoan. Esparzak errana da Europako landa-eremuan ez dela Baztan-Bidasoaldean adina armarri dituen bertze eskualderik.
Lesakan eginen dute otsailetik Aste Santura bitarte Taldekako bertso lehiaketaren 21. edizioa bukatu berritan, Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio.
Urtarrilaren 13tik 26ra ikusgai izanen da Arizkunenean
Zortzi hilabete bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat edo zaintzaileentzat masaje tailerra antolatu dute Leitzan. Denera lau saio izanen dira, urtarrilaren 14an eta 21ean eta otsailaren 4an eta 18an. Tailerra dohainik izanen da, Udaletxeko lehenengo solairuan, 11:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 13a baino lehenago deitu beharko du 948 51 08 40 telefonora.
Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.