Lesakako elkartearen 80. Urteurreneko lehen ekitaldia izanen da San Antoneko igandean urtero mendi ibilaldia antolatzen du Beti Gaztek eta aurten, Lesakako elkartearen 80. urteurrenean, ibilaldi arautua antolatu du Plaza Zaharretik San Antonera. Ibiltariak igandean 08:00etatik aitzinera abiatuko dira, binaka edo hirunaka, hiru minutuko tarteekin.
Hilabetero hirugarren igandean egiteko asmoa du Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Baztan Kantuz egitasmoa abiatu dute aurten. Lehendabiziko hitzordua urtarrilaren 19an, hirugarren igandean, egin dute Amaiurren, 12:00etan. Ordubetez, karrikaz karrika ibiliko dira, musika lagun dutela kantari. Ondotik, Elizondora pasatuko dute lekukoa.
Igandean 19:00etan Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean Baztango Kultura Batzordearen eskutik, helduendako Manifestu bat antzezlana eskainiko dute ilbeltzaren 19an, igandean, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. 19:00etan dute hitzordua eta sarrerarik ez da ordaindu beharko (16 urte edo gutiago dituztenek ezin izanen dute sartu).
Lesakan eginen dute otsailetik Aste Santura bitarte Taldekako bertso lehiaketaren 21. edizioa bukatu berritan, Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio.
Urtarrilaren 13tik 26ra ikusgai izanen da Arizkunenean
Zortzi hilabete bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat edo zaintzaileentzat masaje tailerra antolatu dute Leitzan. Denera lau saio izanen dira, urtarrilaren 14an eta 21ean eta otsailaren 4an eta 18an. Tailerra dohainik izanen da, Udaletxeko lehenengo solairuan, 11:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 13a baino lehenago deitu beharko du 948 51 08 40 telefonora.
Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.
Larunbat arratsaldean zirkua gaiari lotutako mozorroak janzteko deia egin dute antolatzaileek Urtarrilaren 17an, ortziralea, hasiko dituzte Elgorriagan inauteriak. 20:00etan Oihana eta Irati trikitilariekin herrian buelta emanen dute eta 21:00etan kantu zaharren afaria eginen dute.
Eskualdeko musikariak eta musikazaleak elkartuko dira urtarrilaren 18an Torrea tabernan. Leitzako Sodade eta Lozabiango Kurkuma musika taldeek kontzertua eskainiko dute 23:00etatik aurrera. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da.