Larunbata, urtarrilak 18



10:00

Eratsungo inauteriak

Malerreka Eratsun | Ospakizunak

Arratsaldean Aitor Mendiluze eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin etxez etxe ibiliko dira Joan den urtean bezala, aurten ere egun bakarrean ospatuko dituzte inauteriak Eratsunen. Ilbeltzaren 18an egin dute hitzordua eta haur, gazte eta helduek izanen dute gozamenerako tartea.

Eratsungo inauteriak

Arratsaldean Aitor Mendiluze eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin etxez etxe ibiliko dira

Joan den urtean bezala, aurten ere egun bakarrean ospatuko dituzte inauteriak Eratsunen. Ilbeltzaren 18an egin dute hitzordua eta haur, gazte eta helduek izanen dute gozamenerako tartea.


11:00

Gazte Burrunbaren eskutik, esku pilota partida ikustera irteera urtarrilaren 18an

Malerreka Doneztebe | Irteera

Izena emateko hondarreko eguna abenduaren 17a, asteartea, izanen da. Gazte Burrunbak antolatuta, pilota partida ikustera joateko irteera eginen dute urtarrilaren 18an, hirugarren larunbatean. Autobusean joan-etorria, bazkaria eta pilota partida ikusteko sarrera 40 eurotan eskaini dute (bazkide direnentzat 30 eurotan) eta izena emateko epea abenduaren 17a, asteartea, arte dago zabalik Titi ostatuan.

Gazte Burrunbaren eskutik, esku pilota partida ikustera irteera urtarrilaren 18an

Izena emateko hondarreko eguna abenduaren 17a, asteartea, izanen da.

Gazte Burrunbak antolatuta, pilota partida ikustera joateko irteera eginen dute urtarrilaren 18an, hirugarren larunbatean. Autobusean joan-etorria, bazkaria eta pilota partida ikusteko sarrera 40 eurotan eskaini dute (bazkide direnentzat 30 eurotan) eta izena emateko epea abenduaren 17a, asteartea, arte dago zabalik Titi ostatuan.


17:00

Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa Ezkurran

Malerreka Ezkurra | Txapelketa

Barranka ostatuan jokatuko dute, 17:00etan hasita Irabazleek otsailaren 29an Iruñean jokatuko den Nafarroa mailako finalerako txartela eskuratuko dute. Ezkurrako saioan ere sariak banatuko dituzte. Lehenbiziko bikote sarituak bi afari eskuratuko ditu Barranka ostatuan eta bigarrenak bi txuleta eta bi botila ardo.

Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa Ezkurran

Barranka ostatuan jokatuko dute, 17:00etan hasita

Irabazleek otsailaren 29an Iruñean jokatuko den Nafarroa mailako finalerako txartela eskuratuko dute. Ezkurrako saioan ere sariak banatuko dituzte. Lehenbiziko bikote sarituak bi afari eskuratuko ditu Barranka ostatuan eta bigarrenak bi txuleta eta bi botila ardo.


17:30

Nafarroako VI. Trikiti jaialdia

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Jaialdiak

Jaialdirako nahiz ondotik eginen den afarirako txartelak salgai daude Zialdon eta Oninart-en Nafarroako seigarren trikitixa jaialdia eginen dute urtarrilaren 18an Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, 17:30ean hasita. Ibon Gaztañazpik aurkeztuko duen emanaldian Iñorkiñak, Irma Karrera eta Jokin Tolosa, Imuntzo eta Aintzane Agirrebeña, Zazpietan lehenak joteroak, Ioar Oteiza, Garazi Erbiti eta Ladis Satrustegi, Iñaki Plaza eta Alex Lopez eta Iker Goenaga eta Jon Lasa ariko dira. Euskal Telebistak ere grabatuko du emanaldia.

Nafarroako VI. Trikiti jaialdia Harriondoa Kultur Etxea

Jaialdirako nahiz ondotik eginen den afarirako txartelak salgai daude Zialdon eta Oninart-en

Nafarroako seigarren trikitixa jaialdia eginen dute urtarrilaren 18an Lesakako Harriondoa Kultur Etxean, 17:30ean hasita. Ibon Gaztañazpik aurkeztuko duen emanaldian Iñorkiñak, Irma Karrera eta Jokin Tolosa, Imuntzo eta Aintzane Agirrebeña, Zazpietan lehenak joteroak, Ioar Oteiza, Garazi Erbiti eta Ladis Satrustegi, Iñaki Plaza eta Alex Lopez eta Iker Goenaga eta Jon Lasa ariko dira. Euskal Telebistak ere grabatuko du emanaldia.


19:00

Molièreren 'El avaro' antzezlana Beran

Berako Kultur Etxea, Bera | Antzerkiak

Irungo Kanka Antzerki Elkartearen eskutik, larunbatean 19:00etan Kultur Etxean Irungo Kanka Antzerki Elkarteak Molière-ren El avaro antzezlana eskainiko du urtarrilaren 18an, larunbatean 19:00etan Berako Kultur Etxean. Ordu eta erdiko emanaldirako sarrera 4 euro ordaindu beharko da.

Molièreren 'El avaro' antzezlana Beran Berako Kultur Etxea

Irungo Kanka Antzerki Elkartearen eskutik, larunbatean 19:00etan Kultur Etxean

Irungo Kanka Antzerki Elkarteak Molière-ren El avaro antzezlana eskainiko du urtarrilaren 18an, larunbatean 19:00etan Berako Kultur Etxean. Ordu eta erdiko emanaldirako sarrera 4 euro ordaindu beharko da.


20:00

Giltzarri abesbatza Rafael Eneterreagaren oroimenez

Harriondoa kultur etxeko konbentuko elizan, Bortziriak Lesaka | Kontzertuak

Larunbatean 20:00etan Harriondoa Kultur Etxeko konbentuko elizan Giltzarri abesbatzak Rafael Eneterreaga zenaren oroimenez kontzertua eskainiko du ilbeltzaren 18an, larunbatean 20:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko konbetuko elizan. Giltzarri abesbatzak berak antolatu du emanaldia, Lesakako Udalaren eta Martikoren laguntzarekin.

Giltzarri abesbatza Rafael Eneterreagaren oroimenez Harriondoa kultur etxeko konbentuko elizan

Larunbatean 20:00etan Harriondoa Kultur Etxeko konbentuko elizan

Giltzarri abesbatzak Rafael Eneterreaga zenaren oroimenez kontzertua eskainiko du ilbeltzaren 18an, larunbatean 20:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko konbetuko elizan. Giltzarri abesbatzak berak antolatu du emanaldia, Lesakako Udalaren eta Martikoren laguntzarekin.


21:00

Bertso afaria Erratzuko elkartean ilbeltzaren 18an

Elkartean., Baztan Erratzu | bertso-saioa

Heldu den larunbatean, ilbeltzaren 18an, bertso afaria izanen dute Erratzuko Etxelebert elkartean. Sustrai Colina, Julio Soto eta Maialen Lujanbioren doinuek eta errimek goxatuko dituzte bertaratzen direnen belarriak. 21:00etan dute hitzordua.

Bertso afaria Erratzuko elkartean ilbeltzaren 18an Elkartean.

Heldu den larunbatean, ilbeltzaren 18an, bertso afaria izanen dute Erratzuko Etxelebert elkartean. Sustrai Colina, Julio Soto eta Maialen Lujanbioren doinuek eta errimek goxatuko dituzte bertaratzen direnen belarriak. 21:00etan dute hitzordua.



13:45
20:00

Helduentzako bertso ikastarorako izen-ematea

Bortziriak | Ikastaroak

Lesakan eginen dute otsailetik Aste Santura bitarte Taldekako bertso lehiaketaren 21. edizioa bukatu berritan, Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio.

Helduentzako bertso ikastarorako izen-ematea

Lesakan eginen dute otsailetik Aste Santura bitarte

Taldekako bertso lehiaketaren 21. edizioa bukatu berritan, Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio.



17:00
20:00

Begoña Durrutyren 'Bereterretxeren kanthoria' erakusketa Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Urtarrilaren 13tik 26ra ikusgai izanen da Arizkunenean  

Begoña Durrutyren 'Bereterretxeren kanthoria' erakusketa Arizkunenean Arizkunenea

Urtarrilaren 13tik 26ra ikusgai izanen da Arizkunenean

 



11:00
12:00

Haurrentzako masaje tailerra

Leitzako Udaletxeko 1.solairuan, Leitzaldea Leitza | Tailerrak

Zortzi hilabete bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat edo zaintzaileentzat masaje tailerra antolatu dute Leitzan. Denera lau saio izanen dira, urtarrilaren 14an eta 21ean eta otsailaren 4an eta 18an. Tailerra dohainik izanen da, Udaletxeko lehenengo solairuan, 11:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 13a baino lehenago deitu beharko du 948 51 08 40 telefonora.

Haurrentzako masaje tailerra Leitzako Udaletxeko 1.solairuan

Zortzi hilabete bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat edo zaintzaileentzat masaje tailerra antolatu dute Leitzan. Denera lau saio izanen dira, urtarrilaren 14an eta 21ean eta otsailaren 4an eta 18an. Tailerra dohainik izanen da, Udaletxeko lehenengo solairuan, 11:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 13a baino lehenago deitu beharko du 948 51 08 40 telefonora.


17:00
19:00

Oinarrizko informatika ikastaroa Goizuetan urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra

Eskolan, Leitzaldea Goizueta | Ikastaroak

Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.

Oinarrizko informatika ikastaroa Goizuetan urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra Eskolan

Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.



20:00
16:00

Elgorriagako inauteriak

Malerreka Elgorriaga | Ospakizunak

Larunbat arratsaldean zirkua gaiari lotutako mozorroak janzteko deia egin dute antolatzaileek Urtarrilaren 17an, ortziralea, hasiko dituzte Elgorriagan inauteriak. 20:00etan Oihana eta Irati trikitilariekin herrian buelta emanen dute eta 21:00etan kantu zaharren afaria eginen dute.

Elgorriagako inauteriak

Larunbat arratsaldean zirkua gaiari lotutako mozorroak janzteko deia egin dute antolatzaileek

Urtarrilaren 17an, ortziralea, hasiko dituzte Elgorriagan inauteriak. 20:00etan Oihana eta Irati trikitilariekin herrian buelta emanen dute eta 21:00etan kantu zaharren afaria eginen dute.


21:00
23:00

Anizko inauteriak

Baztan Aniz | Ospakizunak

Ortziralean afaria eta larunbatean puxka-biltzea eginen dute berroetarrekin batera Asteburuan Anizko inauteriak izanen dituzte. Ilbeltzaren 17an elkartean eginen duten afariarekin hasiko dute inaute aroa. Biharamunean  berriz ere elkartean elkartuko dira gosaldu eta etxez etxe ibiltzeko. Sonborrotik hasi eta Askagaineraino, goizetik puskak biltzen ibilko dira etxez etxe:  ziztor, zingar... Bildutakoarekin afaria izanen dute elkartean. Afarirat etxez etxe ibili direnak ez ezik, gainerako aniztarrak ere joanen dira. Ondotik, dantzaldia izanen dute. Ondoko asteburuan, ilbeltzaren 25ean, aniztarrak Berroetarat joanen dira.

Anizko inauteriak

Ortziralean afaria eta larunbatean puxka-biltzea eginen dute berroetarrekin batera

Asteburuan Anizko inauteriak izanen dituzte. Ilbeltzaren 17an elkartean eginen duten afariarekin hasiko dute inaute aroa. Biharamunean  berriz ere elkartean elkartuko dira gosaldu eta etxez etxe ibiltzeko. Sonborrotik hasi eta Askagaineraino, goizetik puskak biltzen ibilko dira etxez etxe:  ziztor, zingar... Bildutakoarekin afaria izanen dute elkartean. Afarirat etxez etxe ibili direnak ez ezik, gainerako aniztarrak ere joanen dira. Ondotik, dantzaldia izanen dute. Ondoko asteburuan, ilbeltzaren 25ean, aniztarrak Berroetarat joanen dira.



23:00
02:00

Sodade eta Kurkuma

Leitzako Torrea tabernan, Leitzaldea Leitza | Kontzertuak

Eskualdeko musikariak eta musikazaleak elkartuko dira urtarrilaren 18an Torrea tabernan. Leitzako Sodade eta Lozabiango Kurkuma musika taldeek kontzertua eskainiko dute 23:00etatik aurrera. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da. 

Sodade eta Kurkuma Leitzako Torrea tabernan

Eskualdeko musikariak eta musikazaleak elkartuko dira urtarrilaren 18an Torrea tabernan. Leitzako Sodade eta Lozabiango Kurkuma musika taldeek kontzertua eskainiko dute 23:00etatik aurrera. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da. 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»