Leitzako Udalak eta Anikotek lehen sorospen ikastaroa antolatu dute urtarrilaren 16rako. Saio irekia izanen da, herritar orori zuzendua eta dohainik eskainiko dute. 11:30etik aurrera, desfibrilagailua nola erabili eta bihotz biriketako bizkortzea nola egin ikasteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Izen-ematea Anikote Kiroldegian edo 948 51 07 19 telefonora deituta egin behar da.
Leitzako liburuzainak egindako gonbidapena onartu dute hainbat herritarrek eta ipuinak kontatzera animatu dira. Hilbeltzaren 16an, ostegunean, izanen dute urteko lehenbiziko kontaketa-saioa. 18:00etatik aurrera Zure bihotzean liburuko hainbat ipuin entzuteko aukera izanen dute Leitzako liburutegira joaten direnek.
Urtarrilaren 17ra arte aurkez daitezke lanak eta hilaren 20tik 24ra ikusgai izanen dira lanak Kultura eta Turismo Bulegoan 2020ko inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia egin du Lesakako Udalak. Urtarrilaren 17ko 13:00 arte aurkez daitezke lanak eta irabazleak 250 euroko saria jasoko du.
Lesakan eginen dute otsailetik Aste Santura bitarte Taldekako bertso lehiaketaren 21. edizioa bukatu berritan, Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio.
Urtarrilaren 13tik 26ra ikusgai izanen da Arizkunenean
Zortzi hilabete bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat edo zaintzaileentzat masaje tailerra antolatu dute Leitzan. Denera lau saio izanen dira, urtarrilaren 14an eta 21ean eta otsailaren 4an eta 18an. Tailerra dohainik izanen da, Udaletxeko lehenengo solairuan, 11:00etatik 12:00etara. Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 13a baino lehenago deitu beharko du 948 51 08 40 telefonora.
Joan den urtean zuen arrakastaren harira, aurten ere Nafar Lansarek 30 orduko informatika ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 14tik martxoaren 3ra eskainiko da, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara, eskolako informatika gelan.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |