Igandea, urtarrilak 12



10:00

Etxalarko Sute Elkarteko batzarra

Pello Apezetxea Etxalarko Kultur Etxea, Etxalar | Bilerak

Igande goizeko hamarretan eginen dute Kultur Etxean eta su-itzalgailuen errebisioa ekainean eginen dute Urtarrilaren 12an, igandean 10:00etan Kultur Etxean Sute Elkarteko batzar orokorra eginen dute. Gogorarazi behar da, mendiko suak itzaltzeko pala bereziak baserrietako ondorengo ordezkariek dauzkatela: Urritzokietan, Zamudieneko bordan; Larrapil-Sarrikun, Iturraldeko bordan; Lakain-Apezborron, Arrineko bordan; Orizkin, Tolareko bordan; Lurriztiederran, Goinetxegaraian, eta Gorosurretan, Maisterreneko bordan. Aitzineko urteetan erositako su itzalgailuen errebisioa ekainean eginen dute Kultur Etxeko arkupean.

Etxalarko Sute Elkarteko batzarra Pello Apezetxea Etxalarko Kultur Etxea

Igande goizeko hamarretan eginen dute Kultur Etxean eta su-itzalgailuen errebisioa ekainean eginen dute

Urtarrilaren 12an, igandean 10:00etan Kultur Etxean Sute Elkarteko batzar orokorra eginen dute. Gogorarazi behar da, mendiko suak itzaltzeko pala bereziak baserrietako ondorengo ordezkariek dauzkatela: Urritzokietan, Zamudieneko bordan; Larrapil-Sarrikun, Iturraldeko bordan; Lakain-Apezborron, Arrineko bordan; Orizkin, Tolareko bordan; Lurriztiederran, Goinetxegaraian, eta Gorosurretan, Maisterreneko bordan. Aitzineko urteetan erositako su itzalgailuen errebisioa ekainean eginen dute Kultur Etxeko arkupean.


12:00

Urtxolan bertso-bazkaria

Sarako Urtxola jatetxea, Xareta Sara | bertso-saioa

Xilaba txapelketan parte hartu duten Sarako eta Amikuzeko taldeak ariko dira kantari Bigarren urtez segidan, Gure Irratiak, Bertsolaritzarekin hitz ordua eman du igande honetarako. Iaz bezala, aurten ere, lapurtar eta nafarren arteko desafioa izanen da, preseski bi probintziak juntatzen dituen gune horretan, Sarako Urtxolan. Nabardura ttiki batekin aurten, nafarrak, baxe-nafartarrak izanen baitira.

Urtxolan bertso-bazkaria Sarako Urtxola jatetxea

Xilaba txapelketan parte hartu duten Sarako eta Amikuzeko taldeak ariko dira kantari

Bigarren urtez segidan, Gure Irratiak, Bertsolaritzarekin hitz ordua eman du igande honetarako. Iaz bezala, aurten ere, lapurtar eta nafarren arteko desafioa izanen da, preseski bi probintziak juntatzen dituen gune horretan, Sarako Urtxolan. Nabardura ttiki batekin aurten, nafarrak, baxe-nafartarrak izanen baitira.


12:30

Bailableak Erratzuko plazan

Erratzuko plaza, Baztan Erratzu | Dantzak

Baztango dantzarien eta Elizondoko gaiteroen eskutik, muxikoak, jotak, gaita eta larrain-dantzak dantzatzeko aukera izanen dute urtarrilaren 12an, urteko bigarren igandean, Erratzuko plazan (euria ari badu frontoi estalian), 12:30ean. 

Bailableak Erratzuko plazan Erratzuko plaza

Baztango dantzarien eta Elizondoko gaiteroen eskutik, muxikoak, jotak, gaita eta larrain-dantzak dantzatzeko aukera izanen dute urtarrilaren 12an, urteko bigarren igandean, Erratzuko plazan (euria ari badu frontoi estalian), 12:30ean. 


16:30

'Ardiak eta otsoak' filma Harriondoan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Zinema

Igandean 16:30ean Harriondoa Kultur Etxean Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, ikasturte honetan ere Zinema euskaraz eskaintzen ari dira igande arratsaldetan Harriondoa Kultur Etxean. Urtarrilaren 12an eginen dute urte honetako lehen emanaldia eta 16:30ean Ardiak eta otsoak eskainiko dute. Sarrera 2 euro gostako da eta merienda ere eskainiko dute bertan.

'Ardiak eta otsoak' filma Harriondoan Harriondoa Kultur Etxea

Igandean 16:30ean Harriondoa Kultur Etxean

Tantirumairu ikastolako eta Irain eskola publikoko Guraso Elkarteek, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatuta, ikasturte honetan ere Zinema euskaraz eskaintzen ari dira igande arratsaldetan Harriondoa Kultur Etxean. Urtarrilaren 12an eginen dute urte honetako lehen emanaldia eta 16:30ean Ardiak eta otsoak eskainiko dute. Sarrera 2 euro gostako da eta merienda ere eskainiko dute bertan.


16:30

El Rey León eta Lo dejo cuando quiera Donezteben

Doneztebeko zinema, Malerreka Doneztebe | Zinema

El Rey León eskainiko dute 16:30ean eta Lo dejo cuando quiera 18:30ean  

El Rey León eta Lo dejo cuando quiera Donezteben Doneztebeko zinema

El Rey León eskainiko dute 16:30ean eta Lo dejo cuando quiera 18:30ean

 


19:00

Bertso-saio literarioa Elizondon

Arizkunenea, Elizondo | bertso-saioa

Igandean dute literatura eta bertsolaritza uztartzen dituen hitzordua, Arizkunenea kultur etxean, 19:00etan Baztandarrek bertsoari eta literaturari tarte eginen diote urtarrileko bigarren igandean.  Izan ere, Udaleko Kultur Batzordearen eskutik, Legasako Dani Martirena idazleak eta Iturengo Alazne Untxalo eta  Gorritiko Julio Soto bertsolariek eskainitako bertso-saio literarioa antolatu dute.

Bertso-saio literarioa Elizondon Arizkunenea

Igandean dute literatura eta bertsolaritza uztartzen dituen hitzordua, Arizkunenea kultur etxean, 19:00etan

Baztandarrek bertsoari eta literaturari tarte eginen diote urtarrileko bigarren igandean.  Izan ere, Udaleko Kultur Batzordearen eskutik, Legasako Dani Martirena idazleak eta Iturengo Alazne Untxalo eta  Gorritiko Julio Soto bertsolariek eskainitako bertso-saio literarioa antolatu dute.



10:46
13:00

Lesakako inauterietako kartel lehiaketa

Lesakako Herriko Etxea, Bortziriak Lesaka | Lehiaketak

Urtarrilaren 17ra arte aurkez daitezke lanak eta hilaren 20tik 24ra ikusgai izanen dira lanak Kultura eta Turismo Bulegoan 2020ko inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia egin du Lesakako Udalak. Urtarrilaren 17ko 13:00 arte aurkez daitezke lanak eta irabazleak 250 euroko saria jasoko du.

Lesakako inauterietako kartel lehiaketa Lesakako Herriko Etxea

Urtarrilaren 17ra arte aurkez daitezke lanak eta hilaren 20tik 24ra ikusgai izanen dira lanak Kultura eta Turismo Bulegoan

2020ko inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia egin du Lesakako Udalak. Urtarrilaren 17ko 13:00 arte aurkez daitezke lanak eta irabazleak 250 euroko saria jasoko du.



13:45
20:00

Helduentzako bertso ikastarorako izen-ematea

Bortziriak | Ikastaroak

Lesakan eginen dute otsailetik Aste Santura bitarte Taldekako bertso lehiaketaren 21. edizioa bukatu berritan, Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio.

Helduentzako bertso ikastarorako izen-ematea

Lesakan eginen dute otsailetik Aste Santura bitarte

Taldekako bertso lehiaketaren 21. edizioa bukatu berritan, Bortzirietako bertso eskolak helduentzako bertso ikastaroa antolatu du Lesakan. Bertsolaritzaren inguruan ongi pasatzeko eta trebatzeko aukera eskaini nahi dute. Otsailetik Aste Santura bitarte eginen dute, ordu eta erdiko hamar saio.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»