Baztango artisauek eta Baztango zaporeak elkarteak antolatutako 2020ko artisauen azokek badute bilgune, egun eta ordu zehatza. Lehendabizikoa urtarrilaren 4an, bihar, izanen da, 11:00etatik 14:00etara.
Malerreka Kantuz egitasmoak urteko lehendabiziko geldialdia eginen du heldu den larunbatean, urtarrilaren 4an. Zubietako plaza kantuzaleen bilgune izanen da 12:00etan. Bertatik abiatuz karrikaz karrika ibiliko dira.
Lehen kanporaketa eta finalerdia Beran eginen dute eta bigarren finalerdia eta finala Lesakan
Goldatz Berako Emakume Talde Feministak antolatuta larunbatean 16:00etatik 19:00etara Beralandetan Goldatz Berako Emakume Talde Feministak 2020 urteko lehen erdirako agenda aurkeztu du. Lehen ekitaldia urtarrilaren 4an izanen da. Jule Goikoetxea Mentxaka filosofo politikoak ‘Biolentzia sinbolikoa’ tailer praktikoa eta teorikoa eskainiko du 16:00etatik 19:00etara Beralandetan.
Iurgi Sarasaren eskutik, magia ikuskizuna izanen dute heldu den larunbatean, ilbeltzaren 4an, Elizondon. Kasino elkarteko ekitaldien aretoan dute hitzordua 17:00etan. Ondotik, txokolate beroa dastatzeko aukera izanen dute.
Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.
Urtarrilaren 17ra arte aurkez daitezke lanak eta hilaren 20tik 24ra ikusgai izanen dira lanak Kultura eta Turismo Bulegoan 2020ko inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia egin du Lesakako Udalak. Urtarrilaren 17ko 13:00 arte aurkez daitezke lanak eta irabazleak 250 euroko saria jasoko du.