Igandea, abenduak 29

08:00

Leitza-Zuparrobi-Kornieta-Leitza mendi martxa

Leitzako autobus geltokia, Leitzaldea Leitza | Kirola

Herri inguruan itzulia eta bazkari legea eginez urtea borobiltzeko proposamena egin dute Leitzako Mendibil Mendi taldeko kideek. Abenduaren 28an egin dute hitzordua eta lau ordu inguruko ibilaldia eginen dute. Gero Orain elkartean bilduko dira bazkaltzeko. Izena ematea abenduaren 26a, osteguna, baino lehen egin beharko da.

Leitza-Zuparrobi-Kornieta-Leitza mendi martxa Leitzako autobus geltokia

Herri inguruan itzulia eta bazkari legea eginez urtea borobiltzeko proposamena egin dute Leitzako Mendibil Mendi taldeko kideek. Abenduaren 28an egin dute hitzordua eta lau ordu inguruko ibilaldia eginen dute. Gero Orain elkartean bilduko dira bazkaltzeko. Izena ematea abenduaren 26a, osteguna, baino lehen egin beharko da.

17:30

Taloak egiten ikasteko tailerrak haur eta helduentzat

Atekabeltz, Leitza | Tailerrak

Neguan atekan hotzik ez! izenburupean antolatu dute neguko programazioa Leitzako Atekabeltzen. Hotzik ez eta goserik ere ez, abenduaren 29ko talo tailerrak ongi baliatzen badituzte. Haur, gazte zein helduek izanen dute taloak egiten ikasteko aukera: 17:30ean haurrentzako tailerra hasiko da eta 19:30 aldera helduena. Iluntzea borobiltzeko joko mundiala prestatu dute.

Taloak egiten ikasteko tailerrak haur eta helduentzat Atekabeltz

Neguan atekan hotzik ez! izenburupean antolatu dute neguko programazioa Leitzako Atekabeltzen. Hotzik ez eta goserik ere ez, abenduaren 29ko talo tailerrak ongi baliatzen badituzte. Haur, gazte zein helduek izanen dute taloak egiten ikasteko aukera: 17:30ean haurrentzako tailerra hasiko da eta 19:30 aldera helduena. Iluntzea borobiltzeko joko mundiala prestatu dute.

19:00

Hartz eta otsoekin lotan

Arizkunenea, Elizondo | Dokumentalak

Itxusi argazki elkartearen eskutik, 2018an Mendi Film Festibalean egile amateurrentzako  film laburren lehiaketan saritua izan zen Hartz eta otsoekin lotan dokumentala ikusteko aukera izanen dute abenduaren 29an, Elizondon.  Atxak Finlandian egindako egonaldian hartutako irudiekin osaturiko dokumentala da. Arizkunenean, 19:00etan zehaztu dute hitzordua. 

Hartz eta otsoekin lotan Arizkunenea

Itxusi argazki elkartearen eskutik, 2018an Mendi Film Festibalean egile amateurrentzako  film laburren lehiaketan saritua izan zen Hartz eta otsoekin lotan dokumentala ikusteko aukera izanen dute abenduaren 29an, Elizondon.  Atxak Finlandian egindako egonaldian hartutako irudiekin osaturiko dokumentala da. Arizkunenean, 19:00etan zehaztu dute hitzordua. 

17:00
07:00

Zaindu zure dirua

Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan, Leitzaldea | Tailerrak

Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.

Zaindu zure dirua Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan

Izena emateko epea azaroaren 22ra arte

Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.

10:00
19:00

Doneztebeko Eguberrietako Areto Futbol Txapelketa

Malerreka Doneztebe | Kirola

Malerrekako, Bortzirietako, Baztango, Leitzaldeko, Ultzamako eta Iruñerriko 20 taldek parte hartuko dute Doneztebe Futbol Taldeak antolatuta aurten bederatzigarren aldiz eginen den Eguberrietako Areto Futbol Txapelketan. Taldeak lau multzotan banatu dituzte eta zazpi jardunaldi jokatu ondotik, abenduaren 31n arratsaldez finala jokatuko dute.

10:46
13:00

Lesakako inauterietako kartel lehiaketa

Lesakako Herriko Etxea, Bortziriak Lesaka | Lehiaketak

Urtarrilaren 17ra arte aurkez daitezke lanak eta hilaren 20tik 24ra ikusgai izanen dira lanak Kultura eta Turismo Bulegoan 2020ko inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia egin du Lesakako Udalak. Urtarrilaren 17ko 13:00 arte aurkez daitezke lanak eta irabazleak 250 euroko saria jasoko du.

Lesakako inauterietako kartel lehiaketa Lesakako Herriko Etxea

Urtarrilaren 17ra arte aurkez daitezke lanak eta hilaren 20tik 24ra ikusgai izanen dira lanak Kultura eta Turismo Bulegoan

2020ko inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deialdia egin du Lesakako Udalak. Urtarrilaren 17ko 13:00 arte aurkez daitezke lanak eta irabazleak 250 euroko saria jasoko du.