Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.
Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak antolatuta, abenduan, lau egunez, artisau azoka izanen dute Elizondon. Lehendabiziko hitzordua asteburu honetan izanen da, abenduaren 7an eta 8an.
Malerrekako, Bortzirietako, Baztango, Leitzaldeko, Ultzamako eta Iruñerriko 20 taldek parte hartuko dute Doneztebe Futbol Taldeak antolatuta aurten bederatzigarren aldiz eginen den Eguberrietako Areto Futbol Txapelketan. Taldeak lau multzotan banatu dituzte eta zazpi jardunaldi jokatu ondotik, abenduaren 31n arratsaldez finala jokatuko dute.
Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak antolatuta, abenduan azoka egunak izaten ari dira Elizondon. Hilabete hasieran izan zituzten lehendabiziko egunak eta abenduaren 21ean eta 28an, berriz ere, postuak paratuko dituzte, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.
Larunbatean 10:00etan abiatuko dira Malkorratik Baztandarra Txirrindulari Taldeak Elizondo-Izpegi bizikleta irteera antolatu du abenduaren 28rako. Larunbatean 10:00etan abiatuko dira Malkorratik. Izpegiko Bereko Bentan salda beroa eskainiko dute, Baztandarra Txirrindulari Taldearen eskutik. Taldetik adierazi dutenez, «mendi-biziketa, errepidekoam e-bike… denak gonbidatuak zaudete… Animatu!».
Maravillas gaztetxearen aldeko gaua antolatu dute abenduaren 25erako. Baztango gaztetxean. 23:00etatik aitzinera Ozpinduek, Tetitas Lacroix, Euskadi Ta Askatatxunda eta The very big nose taldeen kontzertuek girotuko dute elkartasun besta.