Argitsu elkarteak antolatua, igandean 10:00etatik 20:00etara Abenduaren 22n, igandean, Argitsu elkarteak artisau azoka antolattu du egun osorako Lesakako Plaza Zaharrean. Igandean 10:00etatik 20:00etara eskainiko dituzte bere produktuak.
Abenduaren 22an, heldu den igandean, plazaren mendeurren festa antolatzen aritu zirenei eta parte hartu zuten guztiei eskerrak emateko hitzordua antolatu dute Zubietan. 12:00etan herriko estalpean bilduko dira. Ospakizun eguneko bideoa jarriko dute ikusgai eta ondotik, aperitiboa eskainiko dute (salda, kroketak, tortilla, txistorra, sagardoa, ardoa...). Herritar guztiak gonbidatu dituzte.
Igande arratsaldeko 5etan hasita, Sophie piano-jotzailea eta Delphine bibolin-jotzailea ariko dira elizan, Erlauntza abesbatzarekin batera Arrangoizeko Labandibar ahizpek, Delphine bibolin-jotzaileak eta Sophie piano-jotzaileak Eguberrietako kontzertua eskainiko dute abenduaren 22an, igande arratsaldeko 5etan Sarako elizan. Sarrera urririk izanen da, baina saski bat emana izanen da eliza gibelean eta bakoitzak nahi duena ematen ahalko du bere gogoaren arabera.
Negun Atekan hotzik ez lelopean, urtaro aldaketari aurre egiteko eta gorputzak berotzeko ekitaldiak antolatu dituzte Leitzan. Igandean, abenduaren 22an izanen dute lehendabiziko hitzordua eta inauterietako atsaurea erabakitzeko eta karaokea egin edo ez egin adosteko bilduko dira, 18:00etan.
Willy Russellek, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, egindako Rita antzezlana eskainiko dute Iruritan abenduaren 22an, igandean. Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako hitzordua Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean izanen da, 19:00etan, eta ez dute sarrerarik ordaindu beharko.
Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.
Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak antolatuta, abenduan, lau egunez, artisau azoka izanen dute Elizondon. Lehendabiziko hitzordua asteburu honetan izanen da, abenduaren 7an eta 8an.
Malerrekako, Bortzirietako, Baztango, Leitzaldeko, Ultzamako eta Iruñerriko 20 taldek parte hartuko dute Doneztebe Futbol Taldeak antolatuta aurten bederatzigarren aldiz eginen den Eguberrietako Areto Futbol Txapelketan. Taldeak lau multzotan banatu dituzte eta zazpi jardunaldi jokatu ondotik, abenduaren 31n arratsaldez finala jokatuko dute.
Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak antolatuta, abenduan azoka egunak izaten ari dira Elizondon. Hilabete hasieran izan zituzten lehendabiziko egunak eta abenduaren 21ean eta 28an, berriz ere, postuak paratuko dituzte, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.
Tirry & Tery eta Azukre Beltxarana taldeak uztartuz, Kazeruerk besta eskainiko dute larunbatean, abenduaren 21ean, Baztanen. Eguberrietarako beroketa saioa Gaztetxean izanen dute.