Sunbilla, Doneztebe, Zubieta eta Ezkurrako jubiloteketako erabiltzaileek ortzegun goizean egin dute hitzordua. 10:00etan Ezkurrako Barranka ostatuan bilduko dira. Lehenbiziko herriko jubilotekaren egoitza bisitatuko dute eta ondotik, Hator-hator kantatuko dute. Hamaiketakoaren eta bingoan jolastu ondotik, 12:30ean etxerako bidea hartuko dute. Parte-hartzaile eta boluntarioen artean 50 bat lagun bilduko direla espero dute.
Txapela buruan eta ibili munduan emanaldia eskainiko du abenduaren 19an Kontalari2 taldeak. Leitzako liburutegian izanen da saioa, 18:00etatik aurrera. Lau eta zazpi urte arteko haurrentzat egokia den ipuin-kontaketa saioa da.
Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.
Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak antolatuta, abenduan, lau egunez, artisau azoka izanen dute Elizondon. Lehendabiziko hitzordua asteburu honetan izanen da, abenduaren 7an eta 8an.
GMB Akash argazkilariaren hamabi panel ikus daitezke ortziralera bitarte Baztango Liburutegi Publikoan Larrugintzaren sektorea Bangladeshen erakusketa zabalik dago ortziralea bitarte. Arratsaldez, 15:00etatik 20:00ak arte ikus daiteke. GMB Akash argazkilariak Bangladesheko Hazaribagh barrutian egindako Setem GKEaren irudi- eta testigantza-erakusketa da, eta barruti horretako langileen lan- eta bizi-baldintzei buruzkoa da. Larrua prozesatu eta oinetakoak ekoizten dituzte bertan.