Arkupeak elkarteak antolatuta, AFAN elkarteak eskainiko du asteazkenean 17:00etan Beralandetan Arkupeak elkarteak antolatuta, Alzheimerraren kausak eta ondorioak solasaldia eskainiko du Nafarroan eritasun hori dutenen senideak biltzen dituen AFAN elkarteak abenduaren 18an, asteazkenean 17:00etan Berako Beralandetan. Hitzaldia gaztelaniaz izanen da.
Eguberrietako kontzertua abenduaren 18an eskainiko dute San Esteban elizan Isidoro Fagoaga udal musika eskolako kurtsoa hilabete beranduago hasi denez, biolin eta piano entzunaldiak gibeleratu egin dituzte. Hortaz, lehenbiziko entzunaldia trikitixa eta akordeoikoa izanen da, abenduaren 12an, ortzegunean. Abenduaren 16an biolin entzunaldia eskainiko dute eta abenduaren 17an piano entzunaldia. Entzunaldi guztiak Musika Eskolan 18:00etan izanen dira. Eguberrietako kontzertua abenduaren 18an eskainiko dute Berako San Esteban elizan, 18:00etan.
Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.
Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak antolatuta, abenduan, lau egunez, artisau azoka izanen dute Elizondon. Lehendabiziko hitzordua asteburu honetan izanen da, abenduaren 7an eta 8an.
GMB Akash argazkilariaren hamabi panel ikus daitezke ortziralera bitarte Baztango Liburutegi Publikoan Larrugintzaren sektorea Bangladeshen erakusketa zabalik dago ortziralea bitarte. Arratsaldez, 15:00etatik 20:00ak arte ikus daiteke. GMB Akash argazkilariak Bangladesheko Hazaribagh barrutian egindako Setem GKEaren irudi- eta testigantza-erakusketa da, eta barruti horretako langileen lan- eta bizi-baldintzei buruzkoa da. Larrua prozesatu eta oinetakoak ekoizten dituzte bertan.
Abenduaren 16an 2 eta 6 urte arteko haurrendako eta haien gurasoendako eta abenduaren 18an, 0-3 urtekoendako Baztango Euskara zerbitzuak, Dindaia Fundazioarekin bater, familiei eskainitako bi ikastaro antolatu ditu. Euskarazko jolasak eta kantuak ezagutu, ikasi eta haurrekin erabiltzen ikasteko tailerrak dira. Bietarako izena emateko epea abenduaren 9tik 16ra zabalik dago.