Baztango dantzarien eta Elizondoko gaiteroen eskutik, muxikoak, jotak eta larrain-dantzak dantzatzeko aukera izanen dute abenduaren 8an, bigarren igandean, Elizondoko plazan (euria ari badu Braulio Iriarte frontoian), 12:30ean.
Abenduaren 8an dute hitzordua Arizkunenea kultur etxean, 19:00etan. Jon Maia idazle, dokumentalgile eta bertsolariak; Gorka Hermosa akordeoilariak; eta Pitti gitarra-jotzaileak osatutako Hezurbeltzak taldeak emanaldia eskainiko du abenduaren 8an, bigarren igandean, Elizondon.
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.
Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.
Estatu Batuetan ibilitako euskaldunen erretratuak margotu ditu eta ikusgai izanen dira Arizkunenean Zoe Bray margolariaren pintura erakusketa ikusteko aukera izanen da azaroaren 29tik abenduaren 9ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.. Ameriketan bizi diren euskaldunak margotu ditu.
Euskara Batzordeak kultur egitarau zabala antolatu du abendu hasierarako Igantziko Euskara Batzordeak egitarau zabala antolatu du abendu hasieran eginen diren udazkeneko Kultur Egunetarako. Lehen ekitaldia abenduaren 5ean, ortzegunarekin, izanen da. Aralar, mundua leku den lurra dokumentala eskainiko dute, Bidaziren eskutik, Eskolzarren. Ondotik solasaldia izanen da dokumentalaren egileekin.
Abenduaren 6an eta 8an izanen dira lehenbizikoak Harriondoan, Xanti Agirrezabalaren ‘Sátiro’ eta Kamikaz Kolektiboaren ‘Panpina’ Keinu-Leihoak Antzerki Zikloaren hamabosgarren edizioa antolatu du Mairu Antzerki Tailerrak, Arrano elkartearen eta Lesakako Udalaren laguntzaz. Hiru emanaldi izanen dira, bi lehenbizikoak asteburu honetan Harriondoa Kultur Etxean eta azkena, 4-9 urteko umeei zuzendua, abenduaren 15ean Arranon.
Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak antolatuta, abenduan, lau egunez, artisau azoka izanen dute Elizondon. Lehendabiziko hitzordua asteburu honetan izanen da, abenduaren 7an eta 8an.