Larunbata, abenduak 7

08:00

Solaslaguna egitasmoak antolatuta irteera Durangoko Azokara abenduaren 7an

Mendialdea | Irteera

Solaslaguna egitasmoak antolatuta, Durangoko Azokara irteera izanen dute  abenduaren 7an, larunbatean. Elizondotik, Doneztebetik eta Beratik, joan-etorria lasai egiteko, autobusa izanen dute. Izen-ematea abenduaren 2ra arte dago zabalik eta lotura honen bidez apuntatu behar da. Bazkariaren eta autobusaren truk 22 euro ordaindu beharko dituzte.

10:30

Telethon elkartearen alde Saran

Sarako plaza, Xareta Sara | Elkarretaratzeak

Goizean pastizak salduko dituzte, bazkalondoan Larunera trenez goititzeko aukera izanen da eta ondotik krakada Urteroko elkartasun hitzorduari hutsik egin gabe, abenduaren 7an distrofia muskularra dutenak eta haien senideak biltzen dituen AFM Telethon elkartearen aldeko eguna eginen dute Saran.

Telethon elkartearen alde Saran Sarako plaza

Goizean pastizak salduko dituzte, bazkalondoan Larunera trenez goititzeko aukera izanen da eta ondotik krakada

Urteroko elkartasun hitzorduari hutsik egin gabe, abenduaren 7an distrofia muskularra dutenak eta haien senideak biltzen dituen AFM Telethon elkartearen aldeko eguna eginen dute Saran.

12:00

Malerreka Kantuz abenduaren 7an Donezteben

Plaza, Bortziriak | Kantak

Abenduaren 7an, heldu den larunbatean, Malerreka Kantuz ekimenak urteko azken geldialdia eginen du Donezteben. 12:00etan dute hitzordua. Plazatik abiatuko dira eta karrikaz karrika herria girotuko dute.

Malerreka Kantuz abenduaren 7an Donezteben Plaza

Abenduaren 7an, heldu den larunbatean, Malerreka Kantuz ekimenak urteko azken geldialdia eginen du Donezteben. 12:00etan dute hitzordua. Plazatik abiatuko dira eta karrikaz karrika herria girotuko dute.

15:30

Larun argiztatzeko hitzordua

Bortziriak | Elkarretaratzeak

Larunbat honetan, abenduak 7, Larungo kaskoan egin dute hitzordua, 15:30ean. Kopeta-argi edo esku-argi indartsuekin joateko deia egin dute, eta ilunabarrean argiak piztuta argazkia aterako dute. Hegoaldetik oinez joan nahi dutenek 13:30ean Berako Altzateko Plazatik taldean oinez joateko aukera izanen dute.

15:50

Euskararen Eguna Legasan larunbatean

Bertizarana

Abenduaren 3ko ospakizunak larunbatera, hilaren 7ra, gibeleratu dituzte Legasan. Eguraldiaren arabera egitarau bat edo bertze izanen dute. Lagun badute, frontoitik 16:00etan euskal kantak eta dantzak kantatuz herrian barna ibiliko dira eta ondotik, kontu kontari aritu eta txokolate beroa dastatuko dute.

16:30

Zinema emanaldi bikoitza larunbatean Lesakan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Zinema

Tantirumairu ikastolak eta Irain eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, abenduan, bi egunetan filmak eskainiko dituzte. Heldu den larunbatean, abenduaren 7an, dute lehenbiziko hitzordua eta hilaren 29an hurrengoa. Batean zein bertzean Harriondoa kultur etxea izanen dute bilgune. Larunbat honetan 16:30ean haurrentzako Lego Film pelikula eskainiko dute; 18:00etan, berriz, 16 urtetik goitikoentzako Loreak.

Zinema emanaldi bikoitza larunbatean Lesakan Harriondoa Kultur Etxea

Tantirumairu ikastolak eta Irain eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, abenduan, bi egunetan filmak eskainiko dituzte. Heldu den larunbatean, abenduaren 7an, dute lehenbiziko hitzordua eta hilaren 29an hurrengoa. Batean zein bertzean Harriondoa kultur etxea izanen dute bilgune. Larunbat honetan 16:30ean haurrentzako Lego Film pelikula eskainiko dute; 18:00etan, berriz, 16 urtetik goitikoentzako Loreak.

19:00

'Numenak' antzezlana ikusgai abenduaren 7an Iruritan

Damaso Zabalza Gizarte Bilgunea, Irurita | Antzerkiak

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolaturiko ekitaldiek heldu den larunbatean, abenduaren 7an, izanen dute segida. Izan ere, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, Yarleku antzerki taldearen eskutik, Numenak antzezlana ikusteko aukera izanen da. 19:00etan hasiko da eta adin guztietako publikoarentzat izanen da (doan).

'Numenak' antzezlana ikusgai abenduaren 7an Iruritan Damaso Zabalza Gizarte Bilgunea

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolaturiko ekitaldiek heldu den larunbatean, abenduaren 7an, izanen dute segida. Izan ere, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, Yarleku antzerki taldearen eskutik, Numenak antzezlana ikusteko aukera izanen da. 19:00etan hasiko da eta adin guztietako publikoarentzat izanen da (doan).

17:30
19:00

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura

Osasun etxean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura Osasun etxean

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.

17:00
07:00

Zaindu zure dirua

Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan, Leitzaldea | Tailerrak

Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.

Zaindu zure dirua Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan

Izena emateko epea azaroaren 22ra arte

Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.

10:00
20:00

Zoe Bray margolariaren erakusketa Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Estatu Batuetan ibilitako euskaldunen erretratuak margotu ditu eta ikusgai izanen dira Arizkunenean Zoe Bray margolariaren pintura erakusketa ikusteko aukera izanen da azaroaren 29tik abenduaren 9ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.. Ameriketan bizi diren euskaldunak margotu ditu.   

Zoe Bray margolariaren erakusketa Arizkunenean Arizkunenea

Estatu Batuetan ibilitako euskaldunen erretratuak margotu ditu eta ikusgai izanen dira Arizkunenean

Zoe Bray margolariaren pintura erakusketa ikusteko aukera izanen da azaroaren 29tik abenduaren 9ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.. Ameriketan bizi diren euskaldunak margotu ditu. 

18:00
20:00

Igantziko Kultur Egunak

Bortziriak Igantzi | Ospakizunak

Euskara Batzordeak kultur egitarau zabala antolatu du abendu hasierarako Igantziko Euskara Batzordeak egitarau zabala antolatu du abendu hasieran eginen diren udazkeneko Kultur Egunetarako. Lehen ekitaldia abenduaren 5ean, ortzegunarekin, izanen da. Aralar, mundua leku den lurra dokumentala eskainiko dute, Bidaziren eskutik, Eskolzarren. Ondotik solasaldia izanen da dokumentalaren egileekin.

Igantziko Kultur Egunak

Euskara Batzordeak kultur egitarau zabala antolatu du abendu hasierarako

Igantziko Euskara Batzordeak egitarau zabala antolatu du abendu hasieran eginen diren udazkeneko Kultur Egunetarako. Lehen ekitaldia abenduaren 5ean, ortzegunarekin, izanen da. Aralar, mundua leku den lurra dokumentala eskainiko dute, Bidaziren eskutik, Eskolzarren. Ondotik solasaldia izanen da dokumentalaren egileekin.

18:00
18:00

Keinu Leihoak Antzerki Zikloa Lesakan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Antzerkiak

Abenduaren 6an eta 8an izanen dira lehenbizikoak Harriondoan, Xanti Agirrezabalaren ‘Sátiro’ eta Kamikaz Kolektiboaren ‘Panpina’ Keinu-Leihoak Antzerki Zikloaren hamabosgarren edizioa antolatu du Mairu Antzerki Tailerrak, Arrano elkartearen eta Lesakako Udalaren laguntzaz. Hiru emanaldi izanen dira, bi lehenbizikoak asteburu honetan Harriondoa Kultur Etxean eta azkena, 4-9 urteko umeei zuzendua, abenduaren 15ean Arranon.

Keinu Leihoak Antzerki Zikloa Lesakan Harriondoa Kultur Etxea

Abenduaren 6an eta 8an izanen dira lehenbizikoak Harriondoan, Xanti Agirrezabalaren ‘Sátiro’ eta Kamikaz Kolektiboaren ‘Panpina’

Keinu-Leihoak Antzerki Zikloaren hamabosgarren edizioa antolatu du Mairu Antzerki Tailerrak, Arrano elkartearen eta Lesakako Udalaren laguntzaz. Hiru emanaldi izanen dira, bi lehenbizikoak asteburu honetan Harriondoa Kultur Etxean eta azkena, 4-9 urteko umeei zuzendua, abenduaren 15ean Arranon.

20:00
20:00

Abenduaren 6an eta 7an asteburu kulturala ospatuko dute Anizen

Baztan Aniz | Ospakizunak

Ortziralean pizza tailerra izanen dute. Ondotik, tailerrean egindako pizzak janen dituzte Ekitaldiz jositako asteburua izanen dute abendu hasieran Anizen. Hilaren 6an, pizza tailerra eginen dute. Aitorrek eta Maiderrek haur, gazte eta helduei pizza nola egiten den erakutsiko diete. Ondotik, ikasi dutenen artean egindako pizzak janen dituzte.

Abenduaren 6an eta 7an asteburu kulturala ospatuko dute Anizen

Ortziralean pizza tailerra izanen dute. Ondotik, tailerrean egindako pizzak janen dituzte

Ekitaldiz jositako asteburua izanen dute abendu hasieran Anizen. Hilaren 6an, pizza tailerra eginen dute. Aitorrek eta Maiderrek haur, gazte eta helduei pizza nola egiten den erakutsiko diete. Ondotik, ikasi dutenen artean egindako pizzak janen dituzte.

10:00
14:00

Artisau azoka Elizondon abenduaren 7an, 8an, 21ean eta 28an

Baztan Elizondo | Azoka

Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak antolatuta, abenduan, lau egunez, artisau azoka izanen dute Elizondon. Lehendabiziko hitzordua asteburu honetan izanen da, abenduaren 7an eta 8an.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»