Osteguna, abenduak 5



09:00

Errege bezpera Aurtitzen eta Iturenen

Malerreka Ituren

Joaldunentzat eta joaldun ez direnentzat ere egun berezia izaten da Errege bezperakoa Aurtitz eta Iturenen. Igande goizean herriko ttikienek joareak paratuko dituzte. Iluntzean, berriz, herritarrak afaltzeko bilduko dira eta ondotik, joareak soinean, ondoko herrietara bisita eginen dute. Eguberriei adio erratearekin batera, inauteriei begira hasiko dira guztiak.

Errege bezpera Aurtitzen eta Iturenen

Joaldunentzat eta joaldun ez direnentzat ere egun berezia izaten da Errege bezperakoa Aurtitz eta Iturenen. Igande goizean herriko ttikienek joareak paratuko dituzte. Iluntzean, berriz, herritarrak afaltzeko bilduko dira eta ondotik, joareak soinean, ondoko herrietara bisita eginen dute. Eguberriei adio erratearekin batera, inauteriei begira hasiko dira guztiak.



17:30
19:00

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura

Osasun etxean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura Osasun etxean

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.



17:00
07:00

Zaindu zure dirua

Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan, Leitzaldea | Tailerrak

Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.

Zaindu zure dirua Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan

Izena emateko epea azaroaren 22ra arte

Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.



10:00
20:00

Zoe Bray margolariaren erakusketa Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Estatu Batuetan ibilitako euskaldunen erretratuak margotu ditu eta ikusgai izanen dira Arizkunenean Zoe Bray margolariaren pintura erakusketa ikusteko aukera izanen da azaroaren 29tik abenduaren 9ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.. Ameriketan bizi diren euskaldunak margotu ditu.   

Zoe Bray margolariaren erakusketa Arizkunenean Arizkunenea

Estatu Batuetan ibilitako euskaldunen erretratuak margotu ditu eta ikusgai izanen dira Arizkunenean

Zoe Bray margolariaren pintura erakusketa ikusteko aukera izanen da azaroaren 29tik abenduaren 9ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.. Ameriketan bizi diren euskaldunak margotu ditu. 

 



18:00
20:00

Igantziko Kultur Egunak

Bortziriak Igantzi | Ospakizunak

Euskara Batzordeak kultur egitarau zabala antolatu du abendu hasierarako Igantziko Euskara Batzordeak egitarau zabala antolatu du abendu hasieran eginen diren udazkeneko Kultur Egunetarako. Lehen ekitaldia abenduaren 5ean, ortzegunarekin, izanen da. Aralar, mundua leku den lurra dokumentala eskainiko dute, Bidaziren eskutik, Eskolzarren. Ondotik solasaldia izanen da dokumentalaren egileekin.

Igantziko Kultur Egunak

Euskara Batzordeak kultur egitarau zabala antolatu du abendu hasierarako

Igantziko Euskara Batzordeak egitarau zabala antolatu du abendu hasieran eginen diren udazkeneko Kultur Egunetarako. Lehen ekitaldia abenduaren 5ean, ortzegunarekin, izanen da. Aralar, mundua leku den lurra dokumentala eskainiko dute, Bidaziren eskutik, Eskolzarren. Ondotik solasaldia izanen da dokumentalaren egileekin.