Larunbata, azaroak 30



09:00

Saint Joseph eskolaren merkatua

Lur Berri gela, Sara | Azoka

Sarako Saint Joseph eskolako gurasoek eta ikasleek egindako eskulanak ikusi eta erosteko aukera izanen da larunbat honetan, azaroak 30, antolatu duten Eguberrietako merkatuan. 09:00etatik aitzinera Lur Berri gelan iraganen da eta haurrendako tailerrak ere eginen dituzte.

Saint Joseph eskolaren merkatua Lur Berri gela

Sarako Saint Joseph eskolako gurasoek eta ikasleek egindako eskulanak ikusi eta erosteko aukera izanen da larunbat honetan, azaroak 30, antolatu duten Eguberrietako merkatuan. 09:00etatik aitzinera Lur Berri gelan iraganen da eta haurrendako tailerrak ere eginen dituzte.


10:00

Goizuetako feria

Goizueta, Leitzaldea Goizueta | Azoka

Hamaseigarren edizioa izanen du aurten azienda, artisau eta nekazaritza feriak. Azaroko azken larunbatean, hilaren 30ean,  saltzaile eta bisitariek bat eginen dute plaza inguruan. Herri kirolek ere tokia izanen dute eguneko ekintzen artean eta bazkaria eta musikarekin borobilduko dute eguna. 

Goizuetako feria Goizueta

Hamaseigarren edizioa izanen du aurten azienda, artisau eta nekazaritza feriak. Azaroko azken larunbatean, hilaren 30ean,  saltzaile eta bisitariek bat eginen dute plaza inguruan. Herri kirolek ere tokia izanen dute eguneko ekintzen artean eta bazkaria eta musikarekin borobilduko dute eguna. 


13:00

San Andres besta Narbarten

Bertizarana Narbarte | Bestak

Azaroaren 30ean trinketean eginen dute otordua eta arratsaldez Agerralderekin musika izanen dute Urtero bezala San Andres eguna ospatuko dute Narbarte. Santuaren eguna azaroaren 30a da eta aurten larunbatarekin suertatzen denez, bazkaria ere egun berean eginen dute. Ostatua itxia dagoenez aurten trinketean eginen dute bigarren urtez eta txartelak salgai pararu dituzte dagoeneko. Azaroaren 24ra bitarte izanen da apuntatzeko epea. Epez kanpo apuntatzen denak 5 euro gehiago ordaindu beharko du.

San Andres besta Narbarten

Azaroaren 30ean trinketean eginen dute otordua eta arratsaldez Agerralderekin musika izanen dute

Urtero bezala San Andres eguna ospatuko dute Narbarte. Santuaren eguna azaroaren 30a da eta aurten larunbatarekin suertatzen denez, bazkaria ere egun berean eginen dute. Ostatua itxia dagoenez aurten trinketean eginen dute bigarren urtez eta txartelak salgai pararu dituzte dagoeneko. Azaroaren 24ra bitarte izanen da apuntatzeko epea. Epez kanpo apuntatzen denak 5 euro gehiago ordaindu beharko du.


14:00

San Andres besta Narbarten

Narbarteko trinketea, Bertizarana Narbarte | Bestak

Eguerdian bazkaltzeko bilduko dira eta arratsaldean Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen dute Urteroko hitzorduarekin segituz, aurten ere San Andres Egunaren harira, bazkaria antolatu dute Narbarten. Larunbat honetan, azaroak 30, egin dute hitzordua. Ostatua itxia dagoenez, aldi honetan trinketean bilduko dira mahaiaren bueltan, 14:00etan, eta haurrendako eta helduendako menua eskainiko dute. Arratsaldean, berriz, Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen dute.

San Andres besta Narbarten Narbarteko trinketea

Eguerdian bazkaltzeko bilduko dira eta arratsaldean Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen dute

Urteroko hitzorduarekin segituz, aurten ere San Andres Egunaren harira, bazkaria antolatu dute Narbarten. Larunbat honetan, azaroak 30, egin dute hitzordua. Ostatua itxia dagoenez, aldi honetan trinketean bilduko dira mahaiaren bueltan, 14:00etan, eta haurrendako eta helduendako menua eskainiko dute. Arratsaldean, berriz, Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen dute.


16:30

San Andres eguna Zigan

Baztan Ziga | Bestak

Haurrendako tailerra eta merienda, mus txapelketa, afaria eta musika izanen dituzte Ohiturari eutsiz, heldu den larunbatean, azaroaren 30ean, San Andres Eguna aitzakiatzat hartuz, besta eguna izanen dute zigatarrek. Arratsaldean, 16:30ean, haurrendako tailerra izanen dute eskolan. Ondotik, toki berean, txokolate beroa dastatzeko aukera izanen dute. 18:00etan muslarien txanda izanen da. Herriko elkartean bilduko dira, txapelketa jokatzeko. Eguna borobiltzeko, 21:00etan, frontoian, afaria izanen dute. Mahaiaren bueltan Frantziskoren musika-doinuak izanen dira entzungai. Herritarrek zintzurrak eta gorputzak berotzeko aukera ederra izanen dute, kantu eta dantza artean ibiliko baitira.  

San Andres eguna Zigan

Haurrendako tailerra eta merienda, mus txapelketa, afaria eta musika izanen dituzte

Ohiturari eutsiz, heldu den larunbatean, azaroaren 30ean, San Andres Eguna aitzakiatzat hartuz, besta eguna izanen dute zigatarrek. Arratsaldean, 16:30ean, haurrendako tailerra izanen dute eskolan. Ondotik, toki berean, txokolate beroa dastatzeko aukera izanen dute. 18:00etan muslarien txanda izanen da. Herriko elkartean bilduko dira, txapelketa jokatzeko. Eguna borobiltzeko, 21:00etan, frontoian, afaria izanen dute. Mahaiaren bueltan Frantziskoren musika-doinuak izanen dira entzungai. Herritarrek zintzurrak eta gorputzak berotzeko aukera ederra izanen dute, kantu eta dantza artean ibiliko baitira.  


18:00

Piz&LohiPest musika jaialdia Zubietan

Zubietako estalpea, Malerreka Zubieta | Jaialdiak

Larunbat arratsaldeko seiretan hasita, Joseba Irazoki, ZaKill, Kaskezur, Ozpinduk, Azken Trena eta Sodade taldeak aditzeko aukera izanen da Baztango, Malerrekako, Bortzirietako eta Leitzako musikarien bilgune bihurtuko da Zubieta azaroko azken larunbatean, hilaren 30ea, Piz&Lohi pest jaialdia antolatu baitute. Izan ere, Joseba Irazokiren eta ZaKill, Kaskezur, Ozpinduk, Azken Trena eta Sodade taldeen eskutik, kontzertuak izanen dituzte Zubietako estalpean larunbatean. 18:00etan adituko dira lehendabiziko musika doinuak eta gaualdi bukaeran DJak girotuko ditu bazterrak.

Piz&LohiPest musika jaialdia Zubietan Zubietako estalpea

Larunbat arratsaldeko seiretan hasita, Joseba Irazoki, ZaKill, Kaskezur, Ozpinduk, Azken Trena eta Sodade taldeak aditzeko aukera izanen da

Baztango, Malerrekako, Bortzirietako eta Leitzako musikarien bilgune bihurtuko da Zubieta azaroko azken larunbatean, hilaren 30ea, Piz&Lohi pest jaialdia antolatu baitute. Izan ere, Joseba Irazokiren eta ZaKill, Kaskezur, Ozpinduk, Azken Trena eta Sodade taldeen eskutik, kontzertuak izanen dituzte Zubietako estalpean larunbatean. 18:00etan adituko dira lehendabiziko musika doinuak eta gaualdi bukaeran DJak girotuko ditu bazterrak.


18:00

Txondorra piztea Irrisarrin

Irrisarri Land, Igantzi | Ospakizunak

Itziar Sistiaga idazle irundarra arduratuko da aurten txondorra pizteaz   Azaroaren 30ean, larunbatean 18:00etan hasiko da seigarren aldiz txondorraren piztuera Igantziko IrriSarri Land-en. Urtero bezala pertsona bat omenduko dute eta aurten Itziar Sistiaga idazle irundarra izanen da. Bera arduratuko da ikaztegiko enborrean bere arrasto bat uzten, aitzineko bortz urteetan Iñaki Perurenak, Xabier Euzkitzek, Xabier Agotek, Toti Martínez de Lezeak eta Aizpea Goenagak egin duten bezala. 

Txondorra piztea Irrisarrin Irrisarri Land

Itziar Sistiaga idazle irundarra arduratuko da aurten txondorra pizteaz  

Azaroaren 30ean, larunbatean 18:00etan hasiko da seigarren aldiz txondorraren piztuera Igantziko IrriSarri Land-en. Urtero bezala pertsona bat omenduko dute eta aurten Itziar Sistiaga idazle irundarra izanen da. Bera arduratuko da ikaztegiko enborrean bere arrasto bat uzten, aitzineko bortz urteetan Iñaki Perurenak, Xabier Euzkitzek, Xabier Agotek, Toti Martínez de Lezeak eta Aizpea Goenagak egin duten bezala. 


19:00

Urrezko Aizkolarien Txapelketako kanporaketa Leitzan

Amazabal pilotalekuan, Leitzaldea Leitza | Kirola

Amazabal pilotalekuan, 19:00etan, hasiko da Eusko Label Sariko norgehiagoka. Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak eta Juanjo Lopez Azpilikueta ariko dira aizkoran. Hitzordu berean, Gabonetako Harri-jasotze Kopa ere jokatuko dute.

Urrezko Aizkolarien Txapelketako kanporaketa Leitzan Amazabal pilotalekuan

Amazabal pilotalekuan, 19:00etan, hasiko da Eusko Label Sariko norgehiagoka. Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak eta Juanjo Lopez Azpilikueta ariko dira aizkoran. Hitzordu berean, Gabonetako Harri-jasotze Kopa ere jokatuko dute.


21:00

Bertso afaria azaroaren 30ean Donezteben

Herriko Ostatuan, Malerreka Doneztebe | bertso-saioa

Txartelak azaroaren 26ra arte daude salgai eta 80 baino ez dituzte salduko Gazte Burrunba Kultur Taldeak, Udalaren laguntzaz, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, bertso afaria antolatu du. Azaroaren 30ean, hondarreko larunbatean, izanen dute Donezteben. Saioa Robles, Saioa Alkaiza eta Julio Soto bertsolariek girotuko dute afaria eta Maialen Belarra izanen da gai-jartzaile.

Bertso afaria azaroaren 30ean Donezteben Herriko Ostatuan

Txartelak azaroaren 26ra arte daude salgai eta 80 baino ez dituzte salduko

Gazte Burrunba Kultur Taldeak, Udalaren laguntzaz, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, bertso afaria antolatu du. Azaroaren 30ean, hondarreko larunbatean, izanen dute Donezteben. Saioa Robles, Saioa Alkaiza eta Julio Soto bertsolariek girotuko dute afaria eta Maialen Belarra izanen da gai-jartzaile.



13:00
22:00

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Mendialdea | Jardunaldiak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute  

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute

 



17:30
19:00

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura

Osasun etxean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura Osasun etxean

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.



17:30
19:00

Plastika lantegia azaroko larunbatetan Elizondon

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.

Plastika lantegia azaroko larunbatetan Elizondon Arizkunenea

Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.



17:30
19:30

Beti Gazteko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Erakusketak

88 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai paratuko dituzte azaroaren 14tik abenduaren 2ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 88 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino bat guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.

Beti Gazteko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa Harriondoa Kultur Etxea

88 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai paratuko dituzte azaroaren 14tik abenduaren 2ra bitarte Harriondoako konbentuan

Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 88 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino bat guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.



17:00
07:00

Zaindu zure dirua

Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan, Leitzaldea | Tailerrak

Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.

Zaindu zure dirua Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan

Izena emateko epea azaroaren 22ra arte

Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.



10:00
20:00

Zoe Bray margolariaren erakusketa Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Estatu Batuetan ibilitako euskaldunen erretratuak margotu ditu eta ikusgai izanen dira Arizkunenean Zoe Bray margolariaren pintura erakusketa ikusteko aukera izanen da azaroaren 29tik abenduaren 9ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.. Ameriketan bizi diren euskaldunak margotu ditu.   

Zoe Bray margolariaren erakusketa Arizkunenean Arizkunenea

Estatu Batuetan ibilitako euskaldunen erretratuak margotu ditu eta ikusgai izanen dira Arizkunenean

Zoe Bray margolariaren pintura erakusketa ikusteko aukera izanen da azaroaren 29tik abenduaren 9ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.. Ameriketan bizi diren euskaldunak margotu ditu. 

 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»