Sarako Saint Joseph eskolako gurasoek eta ikasleek egindako eskulanak ikusi eta erosteko aukera izanen da larunbat honetan, azaroak 30, antolatu duten Eguberrietako merkatuan. 09:00etatik aitzinera Lur Berri gelan iraganen da eta haurrendako tailerrak ere eginen dituzte.
Hamaseigarren edizioa izanen du aurten azienda, artisau eta nekazaritza feriak. Azaroko azken larunbatean, hilaren 30ean, saltzaile eta bisitariek bat eginen dute plaza inguruan. Herri kirolek ere tokia izanen dute eguneko ekintzen artean eta bazkaria eta musikarekin borobilduko dute eguna.
Azaroaren 30ean trinketean eginen dute otordua eta arratsaldez Agerralderekin musika izanen dute Urtero bezala San Andres eguna ospatuko dute Narbarte. Santuaren eguna azaroaren 30a da eta aurten larunbatarekin suertatzen denez, bazkaria ere egun berean eginen dute. Ostatua itxia dagoenez aurten trinketean eginen dute bigarren urtez eta txartelak salgai pararu dituzte dagoeneko. Azaroaren 24ra bitarte izanen da apuntatzeko epea. Epez kanpo apuntatzen denak 5 euro gehiago ordaindu beharko du.
Eguerdian bazkaltzeko bilduko dira eta arratsaldean Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen dute Urteroko hitzorduarekin segituz, aurten ere San Andres Egunaren harira, bazkaria antolatu dute Narbarten. Larunbat honetan, azaroak 30, egin dute hitzordua. Ostatua itxia dagoenez, aldi honetan trinketean bilduko dira mahaiaren bueltan, 14:00etan, eta haurrendako eta helduendako menua eskainiko dute. Arratsaldean, berriz, Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia izanen dute.
Haurrendako tailerra eta merienda, mus txapelketa, afaria eta musika izanen dituzte Ohiturari eutsiz, heldu den larunbatean, azaroaren 30ean, San Andres Eguna aitzakiatzat hartuz, besta eguna izanen dute zigatarrek. Arratsaldean, 16:30ean, haurrendako tailerra izanen dute eskolan. Ondotik, toki berean, txokolate beroa dastatzeko aukera izanen dute. 18:00etan muslarien txanda izanen da. Herriko elkartean bilduko dira, txapelketa jokatzeko. Eguna borobiltzeko, 21:00etan, frontoian, afaria izanen dute. Mahaiaren bueltan Frantziskoren musika-doinuak izanen dira entzungai. Herritarrek zintzurrak eta gorputzak berotzeko aukera ederra izanen dute, kantu eta dantza artean ibiliko baitira.
Larunbat arratsaldeko seiretan hasita, Joseba Irazoki, ZaKill, Kaskezur, Ozpinduk, Azken Trena eta Sodade taldeak aditzeko aukera izanen da Baztango, Malerrekako, Bortzirietako eta Leitzako musikarien bilgune bihurtuko da Zubieta azaroko azken larunbatean, hilaren 30ea, Piz&Lohi pest jaialdia antolatu baitute. Izan ere, Joseba Irazokiren eta ZaKill, Kaskezur, Ozpinduk, Azken Trena eta Sodade taldeen eskutik, kontzertuak izanen dituzte Zubietako estalpean larunbatean. 18:00etan adituko dira lehendabiziko musika doinuak eta gaualdi bukaeran DJak girotuko ditu bazterrak.
Itziar Sistiaga idazle irundarra arduratuko da aurten txondorra pizteaz Azaroaren 30ean, larunbatean 18:00etan hasiko da seigarren aldiz txondorraren piztuera Igantziko IrriSarri Land-en. Urtero bezala pertsona bat omenduko dute eta aurten Itziar Sistiaga idazle irundarra izanen da. Bera arduratuko da ikaztegiko enborrean bere arrasto bat uzten, aitzineko bortz urteetan Iñaki Perurenak, Xabier Euzkitzek, Xabier Agotek, Toti Martínez de Lezeak eta Aizpea Goenagak egin duten bezala.
Amazabal pilotalekuan, 19:00etan, hasiko da Eusko Label Sariko norgehiagoka. Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak eta Juanjo Lopez Azpilikueta ariko dira aizkoran. Hitzordu berean, Gabonetako Harri-jasotze Kopa ere jokatuko dute.
Txartelak azaroaren 26ra arte daude salgai eta 80 baino ez dituzte salduko Gazte Burrunba Kultur Taldeak, Udalaren laguntzaz, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, bertso afaria antolatu du. Azaroaren 30ean, hondarreko larunbatean, izanen dute Donezteben. Saioa Robles, Saioa Alkaiza eta Julio Soto bertsolariek girotuko dute afaria eta Maialen Belarra izanen da gai-jartzaile.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.
Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.
88 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai paratuko dituzte azaroaren 14tik abenduaren 2ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 88 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino bat guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.
Izena emateko epea azaroaren 22ra arte Zaindu zure dirua izenburupean, tailerrak eskainiko ditu Carlos Faro Carballa familia-ekonomia aholkulariak. Azaroaren 25ean, abenduaren 9an, urtarrilaren 3an eta 20an izanen dira saioak, Leitzako Udaletxeko Batzar Aretoan 17:00etatik 19:00etara. Dohainik izanen dira, baina joan nahi duenak azaroaren 22a baino lehenago Gizarte Zerbitzuetara deituta izena eman beharko du.
Estatu Batuetan ibilitako euskaldunen erretratuak margotu ditu eta ikusgai izanen dira Arizkunenean Zoe Bray margolariaren pintura erakusketa ikusteko aukera izanen da azaroaren 29tik abenduaren 9ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.. Ameriketan bizi diren euskaldunak margotu ditu.