Larunbata, azaroak 23

10:00

Bidasoko Bide Berdean bizikleta ateraldi gidatua

Doneztebeko BTT Ameztia, Malerreka | Bisita gidatuak

Pedalei eraginez Bidasoko Bide Berdea ezagutzeko proposamena egin dute larunbaterako. Doneztebeko BTT Ameztian egin dute hitzordua 10:00etan. Gidari profesionalen eskutik, inguruko paisaiak ikusi eta bertako historia ezagutzeko aukera izanen da. Ibilbidean zehar, gaztandegi batera sartu eta bertako produktuak dastatzeko aukera ere izanen dute bisitariek.

Bidasoko Bide Berdean bizikleta ateraldi gidatua Doneztebeko BTT Ameztia

Pedalei eraginez Bidasoko Bide Berdea ezagutzeko proposamena egin dute larunbaterako. Doneztebeko BTT Ameztian egin dute hitzordua 10:00etan. Gidari profesionalen eskutik, inguruko paisaiak ikusi eta bertako historia ezagutzeko aukera izanen da. Ibilbidean zehar, gaztandegi batera sartu eta bertako produktuak dastatzeko aukera ere izanen dute bisitariek.

10:30

Erleta eskolaren 50. urteurren ospakizuna azaroaren 23an Leitzan

Leitzaldea Leitza | Bestak

Azaroaren 23an, larunbatean, Erleta eskolaren 50. urteurren besta izanen dute Leitzan. 10:30etik iluntzera arte besta giroa izanen da nagusi. Tartean, bazkaria ere eginen dute. Txartelak Erleta eskolan, Maimurren eta Astizen jarri dituzte salgai eta azaroaren 20a arte eman daiteke izena (helduek 15 euro eta haurrek 8 ordaindu beharko dituzte).

11:30

Bortzirietako, Malerrekako, Baztango eta Larraungo Gazte Asanbladen topaketa azaroaren 23an

Udaletxea, Leitza | Topaketak

«Iraganetik ikasi, oraina landu eta etorkizuneko erronkei begiratzeko» mahai-ingurua izanen dute azaroaren 23an, larunbatean, Donezteben. Larraun, Bortziriak, Baztan eta Malerrekako gaztetxe eta gazte asanbladak bilduko dira topaketan. Hala, «elkarren bizipen eta errealitateak» partekatuko dituzte, «elkarrengandik ikasteko helburuz». Herriko etxean zehaztu dute hitzordua, 11:30ean.

Bortzirietako, Malerrekako, Baztango eta Larraungo Gazte Asanbladen topaketa azaroaren 23an Udaletxea

«Iraganetik ikasi, oraina landu eta etorkizuneko erronkei begiratzeko» mahai-ingurua izanen dute azaroaren 23an, larunbatean, Donezteben. Larraun, Bortziriak, Baztan eta Malerrekako gaztetxe eta gazte asanbladak bilduko dira topaketan. Hala, «elkarren bizipen eta errealitateak» partekatuko dituzte, «elkarrengandik ikasteko helburuz». Herriko etxean zehaztu dute hitzordua, 11:30ean.

12:00

Enrique Irazokiri omenaldia

Berako Kultur Etxea, Bera | Ospakizunak

Enrique Irazoki txirrindulari ohia omenduko dute azaroaren 23an Beran, Udalak antolatua. Larunbatean 12:00etan eginen dute ekitakdia Kultur Etxean eta ondotik, 14:00etan bazkaria Lenkonea jatetxean. Bazkarirako txartelak Helmuga bizikleta-dendan daude salgai. Argibideak homenajeenriqueirazoqui@hotmail.com helbidean.

Enrique Irazokiri omenaldia Berako Kultur Etxea

Enrique Irazoki txirrindulari ohia omenduko dute azaroaren 23an Beran, Udalak antolatua. Larunbatean 12:00etan eginen dute ekitakdia Kultur Etxean eta ondotik, 14:00etan bazkaria Lenkonea jatetxean. Bazkarirako txartelak Helmuga bizikleta-dendan daude salgai. Argibideak homenajeenriqueirazoqui@hotmail.com helbidean.

19:00

Zubietako inauteriei buruz

Zubietako ludoteka, Malerreka Zubieta | Hitzaldia

Hilaren 22an eta 23an zehaztu dute hitzordua herriko ludotekan Malerrekako Mankomunitateak, Zubietako Udalaren laguntzaz, berdintasuna lantzeko tailerra eta inauteriei buruzko hitzaldia antolatu ditu azarorako.

Zubietako inauteriei buruz Zubietako ludoteka

Hilaren 22an eta 23an zehaztu dute hitzordua herriko ludotekan

Malerrekako Mankomunitateak, Zubietako Udalaren laguntzaz, berdintasuna lantzeko tailerra eta inauteriei buruzko hitzaldia antolatu ditu azarorako.

19:00

'Kartzela' serie digitalaren aurkezpena

Goizuetako eskolako jangelan, Leitzaldea Goizueta | Aurkezpenak

Larunbatean 19:00etan eskolako jangelan ezagutzera emanen dute Arnasa Gara ekimenaren barnean dagoen seriea  

'Kartzela' serie digitalaren aurkezpena Goizuetako eskolako jangelan

Larunbatean 19:00etan eskolako jangelan ezagutzera emanen dute Arnasa Gara ekimenaren barnean dagoen seriea

20:00
21:40

Emakumeendako musikoterapia tailerra

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.

Emakumeendako musikoterapia tailerra Arizkunenea

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra

Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.

13:00
22:00

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Mendialdea | Jardunaldiak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute  

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute

17:30
19:00

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura

Osasun etxean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura Osasun etxean

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.

17:30
19:00

Plastika lantegia azaroko larunbatetan Elizondon

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.

Plastika lantegia azaroko larunbatetan Elizondon Arizkunenea

Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.

10:00
20:00

JL Torralba artistaren pintura-erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 11tik 24ra Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Margolanak ikustea maite dutenek azaroan eta abenduan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean aukera bikoitza izanen dute. Izan ere, J.L. Torralba eta Zoe Bray artisten pintura-erakusketak antolatu dituzte. Lehendabiziko erakusketa azaroaren 11n irekiko dute eta 24ra arte egonen da ikusgai; bigarrena, berriz, azaroaren 29tik, hondarreko ortziraletik, abenduaren 9ra arte bisitatu ahal izanen da. Batean zein bertzean artistek egindako margolan ederrez gozatu ahal izanen da.

JL Torralba artistaren pintura-erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 11tik 24ra Arizkunenean Arizkunenea

Margolanak ikustea maite dutenek azaroan eta abenduan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean aukera bikoitza izanen dute. Izan ere, J.L. Torralba eta Zoe Bray artisten pintura-erakusketak antolatu dituzte. Lehendabiziko erakusketa azaroaren 11n irekiko dute eta 24ra arte egonen da ikusgai; bigarrena, berriz, azaroaren 29tik, hondarreko ortziraletik, abenduaren 9ra arte bisitatu ahal izanen da. Batean zein bertzean artistek egindako margolan ederrez gozatu ahal izanen da.

18:00
20:00

Sukaldaritza ikastaroa Lekarozen

Baztan | Ikastaroak

Bi orduko hiru saio izanen dira eta Elbeteko posadako Belen Urrutia sukaldaria izanen da gidari Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, sukaldean aritzea maite dutenendako hiru saio izanen dituzte azaroan Lekarozen. Elbeteko posadako Belen Urrutia irakasle dutela, hilaren 12an, 19an eta 26an bilduko dira, 18:00etatik 20:00etara. 16 urtetik goitikoei bideratutako tailerra izanen da eta handia izan da sortu duen interesa. Horren erakusle da, eskaintzen ziren plaza guztiak bete izana.  Horrenbertzez, hamabi pertsona izanen dira zartaginak eta kazolak sutan jarri eta gutiziak prestatzen ikasiko dutenak.

Sukaldaritza ikastaroa Lekarozen

Bi orduko hiru saio izanen dira eta Elbeteko posadako Belen Urrutia sukaldaria izanen da gidari

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, sukaldean aritzea maite dutenendako hiru saio izanen dituzte azaroan Lekarozen. Elbeteko posadako Belen Urrutia irakasle dutela, hilaren 12an, 19an eta 26an bilduko dira, 18:00etatik 20:00etara. 16 urtetik goitikoei bideratutako tailerra izanen da eta handia izan da sortu duen interesa. Horren erakusle da, eskaintzen ziren plaza guztiak bete izana.  Horrenbertzez, hamabi pertsona izanen dira zartaginak eta kazolak sutan jarri eta gutiziak prestatzen ikasiko dutenak.

17:30
19:30

Beti Gazteko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Erakusketak

88 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai paratuko dituzte azaroaren 14tik abenduaren 2ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 88 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino bat guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.

Beti Gazteko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa Harriondoa Kultur Etxea

88 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai paratuko dituzte azaroaren 14tik abenduaren 2ra bitarte Harriondoako konbentuan

Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 88 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino bat guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.

10:00
13:00

Estresari eta antsietateari aurre egiteko tailerrak

Elizondoko Osasun Etxea, Baztan Elizondo | Tailerrak

Saioak azaroaren 20an eta 27an izanen dira, 10:00etatik 13:00etara Estresari eta antsietateari aurre egiteko sei orduko tailerra eskainiko dute azaroaren 20an eta 27an, hurrengo bi asteazkenetan, Elizondoko osasun etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. Saioak 10:00etan hasiko dira eta 13:00 arte izanen dira.

Estresari eta antsietateari aurre egiteko tailerrak Elizondoko Osasun Etxea

Saioak azaroaren 20an eta 27an izanen dira, 10:00etatik 13:00etara

Estresari eta antsietateari aurre egiteko sei orduko tailerra eskainiko dute azaroaren 20an eta 27an, hurrengo bi asteazkenetan, Elizondoko osasun etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. Saioak 10:00etan hasiko dira eta 13:00 arte izanen dira.

08:53
21:00

Azaroaren 25aren bueltan ekitaldiak Bortzirietan

Bortziriak

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanen da heldu den astelehena, azaroak 25, eta eskualdeko bertze hainbat herritan bezala, ortziraletik hasita, Bortzirietan ere hainbat hitzordu antolatu dituzte: dokumentalak, elkarretaratzeak, filmak, tailerrak... izanen dira. Igande eguerdian manifestazioa ere eginen dute Beran.

19:15
20:00

Santa Zezilia bi egunez ospatuko dute Lesakan

Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Ortziralean pintxo-potean parte hartuko dute eta larunbatean karrikaz karrika ibili ondotik, bazkaria izanen dute Lesakako musikariek gogotik ospatuko dute Santa Zezilia eguna, beraien zaindarien eguna. Hasteko, azaroaren 22an, ortziralean 19:15ean hasita, trikitilari, soinulari, abesbatza, txistulari eta Lesakako Musika Bandarekin pintxo-pote eginen dute, Haizegoan hasi eta Zantzonea (Batzoki), Telebote, Koxkila, Arrano eta Kasino-Maulan barna.

Santa Zezilia bi egunez ospatuko dute Lesakan

Ortziralean pintxo-potean parte hartuko dute eta larunbatean karrikaz karrika ibili ondotik, bazkaria izanen dute

Lesakako musikariek gogotik ospatuko dute Santa Zezilia eguna, beraien zaindarien eguna. Hasteko, azaroaren 22an, ortziralean 19:15ean hasita, trikitilari, soinulari, abesbatza, txistulari eta Lesakako Musika Bandarekin pintxo-pote eginen dute, Haizegoan hasi eta Zantzonea (Batzoki), Telebote, Koxkila, Arrano eta Kasino-Maulan barna.

23:00

Old School Funky Family

Berako Kataku ostatuan, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Baionako afro-funk taldearen zuzeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izanen dute azaroaren 22an, 23:00etatik aurrera Berako Kataku tabernara joaten direnek.

Old School Funky Family Berako Kataku ostatuan

Baionako afro-funk taldearen zuzeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izanen dute azaroaren 22an, 23:00etatik aurrera Berako Kataku tabernara joaten direnek.

10:00
18:00

Iparraldeko pala txapelketako finalak Senperen

Xareta Senpere | Kirola

Larunbatean eta igandean, goizez eta arratsaldez, emakumezkoen hamaika final jokatuko dituzte. Umetxoen, kimuen, gaztetxoen, gazteen, juniorren eta seniorren bigarren eta hirugarren mailetako partidak izanen dira. Goizeko finalak ikusteko ez da fitsik ordaindu beharko baina arratsaldeetako partidak ikusteko bai.

17:00
18:00

Inauteriei buruzko hitzaldia eta bilera

Iturengo Herriko Etxeko ganbara, Malerreka Ituren | Hitzaldia

Malerrekako Mankomunitateak antolatuta, inauteriei buruzko hitzaldia izanen dute bezperan  

Inauteriei buruzko hitzaldia eta bilera Iturengo Herriko Etxeko ganbara

Malerrekako Mankomunitateak antolatuta, inauteriei buruzko hitzaldia izanen dute bezperan