Pedalei eraginez Bidasoko Bide Berdea ezagutzeko proposamena egin dute larunbaterako. Doneztebeko BTT Ameztian egin dute hitzordua 10:00etan. Gidari profesionalen eskutik, inguruko paisaiak ikusi eta bertako historia ezagutzeko aukera izanen da. Ibilbidean zehar, gaztandegi batera sartu eta bertako produktuak dastatzeko aukera ere izanen dute bisitariek.
Azaroaren 23an, larunbatean, Erleta eskolaren 50. urteurren besta izanen dute Leitzan. 10:30etik iluntzera arte besta giroa izanen da nagusi. Tartean, bazkaria ere eginen dute. Txartelak Erleta eskolan, Maimurren eta Astizen jarri dituzte salgai eta azaroaren 20a arte eman daiteke izena (helduek 15 euro eta haurrek 8 ordaindu beharko dituzte).
«Iraganetik ikasi, oraina landu eta etorkizuneko erronkei begiratzeko» mahai-ingurua izanen dute azaroaren 23an, larunbatean, Donezteben. Larraun, Bortziriak, Baztan eta Malerrekako gaztetxe eta gazte asanbladak bilduko dira topaketan. Hala, «elkarren bizipen eta errealitateak» partekatuko dituzte, «elkarrengandik ikasteko helburuz». Herriko etxean zehaztu dute hitzordua, 11:30ean.
Enrique Irazoki txirrindulari ohia omenduko dute azaroaren 23an Beran, Udalak antolatua. Larunbatean 12:00etan eginen dute ekitakdia Kultur Etxean eta ondotik, 14:00etan bazkaria Lenkonea jatetxean. Bazkarirako txartelak Helmuga bizikleta-dendan daude salgai. Argibideak homenajeenriqueirazoqui@hotmail.com helbidean.
Hilaren 22an eta 23an zehaztu dute hitzordua herriko ludotekan Malerrekako Mankomunitateak, Zubietako Udalaren laguntzaz, berdintasuna lantzeko tailerra eta inauteriei buruzko hitzaldia antolatu ditu azarorako.
Larunbatean 19:00etan eskolako jangelan ezagutzera emanen dute Arnasa Gara ekimenaren barnean dagoen seriea
Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar. Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.
Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute
Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.
Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.
Margolanak ikustea maite dutenek azaroan eta abenduan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean aukera bikoitza izanen dute. Izan ere, J.L. Torralba eta Zoe Bray artisten pintura-erakusketak antolatu dituzte. Lehendabiziko erakusketa azaroaren 11n irekiko dute eta 24ra arte egonen da ikusgai; bigarrena, berriz, azaroaren 29tik, hondarreko ortziraletik, abenduaren 9ra arte bisitatu ahal izanen da. Batean zein bertzean artistek egindako margolan ederrez gozatu ahal izanen da.
Bi orduko hiru saio izanen dira eta Elbeteko posadako Belen Urrutia sukaldaria izanen da gidari Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, sukaldean aritzea maite dutenendako hiru saio izanen dituzte azaroan Lekarozen. Elbeteko posadako Belen Urrutia irakasle dutela, hilaren 12an, 19an eta 26an bilduko dira, 18:00etatik 20:00etara. 16 urtetik goitikoei bideratutako tailerra izanen da eta handia izan da sortu duen interesa. Horren erakusle da, eskaintzen ziren plaza guztiak bete izana. Horrenbertzez, hamabi pertsona izanen dira zartaginak eta kazolak sutan jarri eta gutiziak prestatzen ikasiko dutenak.
88 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai paratuko dituzte azaroaren 14tik abenduaren 2ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 88 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino bat guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.
Saioak azaroaren 20an eta 27an izanen dira, 10:00etatik 13:00etara Estresari eta antsietateari aurre egiteko sei orduko tailerra eskainiko dute azaroaren 20an eta 27an, hurrengo bi asteazkenetan, Elizondoko osasun etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. Saioak 10:00etan hasiko dira eta 13:00 arte izanen dira.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanen da heldu den astelehena, azaroak 25, eta eskualdeko bertze hainbat herritan bezala, ortziraletik hasita, Bortzirietan ere hainbat hitzordu antolatu dituzte: dokumentalak, elkarretaratzeak, filmak, tailerrak... izanen dira. Igande eguerdian manifestazioa ere eginen dute Beran.
Ortziralean pintxo-potean parte hartuko dute eta larunbatean karrikaz karrika ibili ondotik, bazkaria izanen dute Lesakako musikariek gogotik ospatuko dute Santa Zezilia eguna, beraien zaindarien eguna. Hasteko, azaroaren 22an, ortziralean 19:15ean hasita, trikitilari, soinulari, abesbatza, txistulari eta Lesakako Musika Bandarekin pintxo-pote eginen dute, Haizegoan hasi eta Zantzonea (Batzoki), Telebote, Koxkila, Arrano eta Kasino-Maulan barna.
Baionako afro-funk taldearen zuzeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izanen dute azaroaren 22an, 23:00etatik aurrera Berako Kataku tabernara joaten direnek.
Larunbatean eta igandean, goizez eta arratsaldez, emakumezkoen hamaika final jokatuko dituzte. Umetxoen, kimuen, gaztetxoen, gazteen, juniorren eta seniorren bigarren eta hirugarren mailetako partidak izanen dira. Goizeko finalak ikusteko ez da fitsik ordaindu beharko baina arratsaldeetako partidak ikusteko bai.
Malerrekako Mankomunitateak antolatuta, inauteriei buruzko hitzaldia izanen dute bezperan