Asteartea, azaroak 19



11:00

'Haur bat izan behar dugu, eta orain…' hitzaldia

Leitzako udaletxea, Leitzaldea Leitza | Hitzaldia

Asteartean 11:00etan Leitzako udaletxeko lehen solairuan  

'Haur bat izan behar dugu, eta orain…' hitzaldia Leitzako udaletxea

Asteartean 11:00etan Leitzako udaletxeko lehen solairuan

 


17:00

Santa Zezilia eguneko kalejira Elizondon

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxea, Baztan Elizondo | Kontzertuak

Eguraldia lagun bada, karrikaz karrika ibiliko dira astearte arratsaldean; euria eginez gero, berriz, musika-eskolan bilduko dira Baztango Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek urteroko hitzordua izanen dute azaroaren 19an, heldu den asteartean. Santa Zezilia eguna aitzakiatzat hartuz, Elizondoko karrikak musikari eta musikazalez beteko dira.

Santa Zezilia eguneko kalejira Elizondon Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxea

Eguraldia lagun bada, karrikaz karrika ibiliko dira astearte arratsaldean; euria eginez gero, berriz, musika-eskolan bilduko dira

Baztango Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek urteroko hitzordua izanen dute azaroaren 19an, heldu den asteartean. Santa Zezilia eguna aitzakiatzat hartuz, Elizondoko karrikak musikari eta musikazalez beteko dira.


19:00

'Alu ulu' antzerki-foroa Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Antzerkiak

Elizondon 'Alu ulu' antzerki-foroa izanen dute eta Iruritan 'Tomiris' antzezlana izanen da ikusgai Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harirat, Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatuta, hainbat ekitaldi izanen dituzte azaroan Baztanen. Ekitaldiak hilaren 25eko manifestazioarekin borobilduko dituzte.

'Alu ulu' antzerki-foroa Arizkunenean Arizkunenea

Elizondon 'Alu ulu' antzerki-foroa izanen dute eta Iruritan 'Tomiris' antzezlana izanen da ikusgai

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harirat, Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatuta, hainbat ekitaldi izanen dituzte azaroan Baztanen. Ekitaldiak hilaren 25eko manifestazioarekin borobilduko dituzte.



20:00
21:40

Emakumeendako musikoterapia tailerra

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.

Emakumeendako musikoterapia tailerra Arizkunenea

Haizea Loirak gidatuko du urriaren 8tik abenduaren 17ra

Baztango Udaleko Kultura Batzordearen eskutik, urriaren 8tik abenduaren 17ra, asteartetan, 20:00etatik 21:40ra, musikoterapia tailerra eskainiko dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Haizea Loirak gidatuko ditu klaseak eta 16 urtetik goitiko emakumeei bideratutako ikastaroa izanen da. Gutienez sei parte-hartzaile beharko dira eta gehienez hamar.  Arizkunenean bertan eman beharko da izena eta erroldatuek 48 euro eta erroldatu gabeek 64 ordaindu beharko dituzte.



13:00
22:00

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Mendialdea | Jardunaldiak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute  

Baztan-Bidasoko XXVII. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Zortzi jatetxek eta ostatu batek parte hartuko dute urriaren 11tik abenduaren 1a arte eta argazki lehiaketa ere eginen dute

 



17:30
19:00

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura

Osasun etxean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.

Erretzeari uzteko tailerra urriaren 28tik abendura Osasun etxean

Izen-ematea dagoeneko zabalik da, Doneztebeko osasun etxean bertan jakinaraziz edo erizainarekin harremanetan jarriz.



17:30
19:00

Plastika lantegia azaroko larunbatetan Elizondon

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.

Plastika lantegia azaroko larunbatetan Elizondon Arizkunenea

Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.



10:00
20:00

JL Torralba artistaren pintura-erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 11tik 24ra Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Margolanak ikustea maite dutenek azaroan eta abenduan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean aukera bikoitza izanen dute. Izan ere, J.L. Torralba eta Zoe Bray artisten pintura-erakusketak antolatu dituzte. Lehendabiziko erakusketa azaroaren 11n irekiko dute eta 24ra arte egonen da ikusgai; bigarrena, berriz, azaroaren 29tik, hondarreko ortziraletik, abenduaren 9ra arte bisitatu ahal izanen da. Batean zein bertzean artistek egindako margolan ederrez gozatu ahal izanen da.

JL Torralba artistaren pintura-erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 11tik 24ra Arizkunenean Arizkunenea

Margolanak ikustea maite dutenek azaroan eta abenduan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean aukera bikoitza izanen dute. Izan ere, J.L. Torralba eta Zoe Bray artisten pintura-erakusketak antolatu dituzte. Lehendabiziko erakusketa azaroaren 11n irekiko dute eta 24ra arte egonen da ikusgai; bigarrena, berriz, azaroaren 29tik, hondarreko ortziraletik, abenduaren 9ra arte bisitatu ahal izanen da. Batean zein bertzean artistek egindako margolan ederrez gozatu ahal izanen da.



18:00
20:00

Sukaldaritza ikastaroa Lekarozen

Baztan | Ikastaroak

Bi orduko hiru saio izanen dira eta Elbeteko posadako Belen Urrutia sukaldaria izanen da gidari Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, sukaldean aritzea maite dutenendako hiru saio izanen dituzte azaroan Lekarozen. Elbeteko posadako Belen Urrutia irakasle dutela, hilaren 12an, 19an eta 26an bilduko dira, 18:00etatik 20:00etara. 16 urtetik goitikoei bideratutako tailerra izanen da eta handia izan da sortu duen interesa. Horren erakusle da, eskaintzen ziren plaza guztiak bete izana.  Horrenbertzez, hamabi pertsona izanen dira zartaginak eta kazolak sutan jarri eta gutiziak prestatzen ikasiko dutenak.

Sukaldaritza ikastaroa Lekarozen

Bi orduko hiru saio izanen dira eta Elbeteko posadako Belen Urrutia sukaldaria izanen da gidari

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, sukaldean aritzea maite dutenendako hiru saio izanen dituzte azaroan Lekarozen. Elbeteko posadako Belen Urrutia irakasle dutela, hilaren 12an, 19an eta 26an bilduko dira, 18:00etatik 20:00etara. 16 urtetik goitikoei bideratutako tailerra izanen da eta handia izan da sortu duen interesa. Horren erakusle da, eskaintzen ziren plaza guztiak bete izana.  Horrenbertzez, hamabi pertsona izanen dira zartaginak eta kazolak sutan jarri eta gutiziak prestatzen ikasiko dutenak.



19:00
20:30

'Hokoke' dokumentala Beran eta Elizondon

Mendialdea | Dokumentalak

Unai Redinek zuzendu eta LAB sindikatuak ekoitzitako Hokoke dokumentala Huerta de Peraltako lan gatazkan oinarritutakoa da eta azaroaren 13an Berako Espidobaita Kultur Elkartean eta hilaren 20an Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean aurkeztuko dute. Ondotik solasaldia eginen dute.

'Hokoke' dokumentala Beran eta Elizondon

Unai Redinek zuzendu eta LAB sindikatuak ekoitzitako Hokoke dokumentala Huerta de Peraltako lan gatazkan oinarritutakoa da eta azaroaren 13an Berako Espidobaita Kultur Elkartean eta hilaren 20an Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean aurkeztuko dute. Ondotik solasaldia eginen dute.



17:30
19:30

Beti Gazteko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Erakusketak

88 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai paratuko dituzte azaroaren 14tik abenduaren 2ra bitarte Harriondoako konbentuan Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 88 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino bat guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.

Beti Gazteko argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa Harriondoa Kultur Etxea

88 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara eta lanak ikusgai paratuko dituzte azaroaren 14tik abenduaren 2ra bitarte Harriondoako konbentuan

Urtero bezala, Lesakako Beti-Gazte elkarteak Argazki lehiaketa antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu zituzten. Denera 88 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino bat guttiago eta bi sari nagusiak Kataluniara joan dira.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»